Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Sareko Argia webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008/09/05
16:54
Nontzeberriren Nontzeflash animazio lehiaketa

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa Bilaketa aurreratua

Umorea

Irribarre bat egunero

Eguneroko txistea

PIPER EGIN NAHI EDONOLA ERE

Orain pedagogia moderno hauekin ez da garantizatzen lehen baino mutiko eta neska azkarragoak eta helduagoak aterako direnik, baina eskolan primeran pasatzea behintzat ziurtatzen da. Beno, ia beti. Oraindik ere bai baita usadio zaharrari jarraiki piper egin nahi izaten duenik.
Aitorrek, esate baterako, izugarrizko gezurrak sartzen zizkion irakasleari hurrengo egunean eskolara ez joateko: aitarekin bidaia bat egin beharra, edo sendagilea edo edozer. Baina egun hartan ahaztu. Gurasoek alde egin dutenean telefonoa hartu du eta:
- Aizu, ikastola al da? Begira, gaur gure semea, Aitor, ezin joango da ikastolara, gaixorik jarri da eta.
- Barkatu, baina zu nor zara?
- Ni? Nere aita.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan