Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Sareko Argia webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008/07/08
14:05
Kioskoa-Hainbat webgunetako loturak. Leiho berrian irekiko da

Bilaketa

Bilaketa Bilaketa Bilaketa aurreratua

Lege Oharra

Nor garen: Identifikazio datuak

Web orri hau (www.argia.com) Komunikazio Biziagoa, S.A.L.ren jabetzakoa da (NIF: A-20644928). Gipuzkoako merkatal erregistroan dago izen emana (1724 liburukia, 191 folioa, SS-15199 orria). Haren sozietate helbidea: Zirkuitu Ibilbidea, Industrialdea 15. pabilioia – 20160 Lasarte-Oria; telefonoa: (34) 943 37 15 45; faxa (34) 943 37 34 03; eta posta elektronikoko helbidea: argia@argia.com

Domeinuaren izena Sareko Argia da eta Komunikazio Biziagoa, S.A.L.ren jabetzakoa da.

Datu pertsonalen babesa eta pribatutasuna

Sareko Argiaren web gunean sartze hutsak ez du erabiltzailea erregistratzea edota datu pertsonalak eman behar izatera behartzen. Hala ere, erabiltzaileak noizbait datu pertsonalak ematen baditu, datu horiek Komunikazio Biziagoa, S.A.L.en fitxategi automatizatu batera igaroko dira, datuen kudeaketa hobea egin dadin eta bezeroak Komunikazio Biziagoa, S.A.L.ren jarduera eta zerbitzuei buruzko informazioa jaso dezan. Baina datu hauek modu konfidentzialean tratatuko dira, eta ez zaizkie Komunikazio Biziagoa S.A.L ez den hirugarrenei utziko. Komunikazio Biziagoa, S.A.L.k datu horiek aldatu edo galdu ez daitezen eta baimenik gabeko inor datu basean sar dadin saihesteko beharrezko neurriak hartuko ditu. Erabiltzaileak baimena ematen dio Komunikazio Biziagoa, S.A.L.ri bere datuen tratamendua eta erabilera Komunikazio Biziagoa, S.A.L. osatzen duten taldeko beste enpresa guztiei uzteko, beti ere zerbitzua hobetzeko eta datu pertsonalak babesteko araudia errespetatuz. Edonola ere, erabiltzaileak, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko edo komunikaziorik ez duela nahi eskatzeko eskubidea du, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999ko Lege Organikoaren arabera. Horretarako, Komunikazio Biziagoa, S.A.L.ra jo beharko du (Zirkuitu Ibilbidea, Industrialdea 15. pabilioia – 20160 Lasarte-Oria, Gipuzkoa; Tel: 943 371545 Fax: 943 361048), edota helbide elektroniko honetara: argia@argia.com.

Web gunea erabiltzeko baldintzak

www.argia.com gunearen bidez erabiltzaileak harpidetza egiteko, publizitatea kontratatzeko edo zerbitzu bat eskatzeko bere datuak eman behar baditu, erabiltzailea izango da informazio egiazkoa eta legezkoa ematearen arduraduna. ARGIAren harpidedunen kasuan “harpidedun gako” bat ematen bazaio, gakoa arduraz erabili beharko du eta isilpean gorde, zerbitzu berezietarako dituen abantailetaz modu egokian baliatu ahal dadin (Harpidedunen Gunea edo Denda Elektronikoa, adibidez).

Oro har erabiltzaileak web guneko edukiak arduraz, zuzen eta legeari jarraikiz erabiltzeko betebeharra du, besteren artean, bertako edukiak merkataritza-xedetarako ez erabiltzeko, bertako edukiak ez aldatzeko eta fede onaren aurkako jardueratan ez erabiltzeko.

Sareko Argiak ematen du bide besterenak diren Interneteko helbidetara sartzeko, baina Komunikazio Biziagoa, S.A.L. ez da inola ere eduki horien erantzule egiten, ez eta eduki horien kalitate, fidagarritasun edo zehaztasunaz ere.

Erabiltzaileak bere iritzi edo iradokizunak helarazteko edo Sareko Argiarekin harremanetan jartzeko honako posta elektronikoko helbidea erabil dezake: kazeta@argia.com.

TPV birtualaren erabilera, banku txartelarekin egindako ordainketetan

Erabiltzaileak banku txartelezko eragiketa egiteko Komunikazio Biziagoa, S.A.L.k Vasconia finantza erakundearekin dauka kontratatuta TPV birtual baten zerbitzua. Honen bidez Visa, American Express eta Master Card banku txartelekin eragiketak modu seguru batean egin daitezke. Sistema honen erabilerari esker transakzioaren segurtasuna bermaturik dago, ezaugarri hauek direla eta:

  • Transakzioa egiten den uneko datu transmisioa Sareko Argiaren eremutik kanpo gelditzen den konexio seguru baten bidez egiten da, SSL pasabidearen bidez (Secure Sockets Layer) hain zuzen, eta finantza entitatearengatik kudeatua izaten da.
  • Banku eragiketa osoa Sareko Argiaren eremutik kanpo egiteak zera suposatzen du, Sareko Argiak banku txartelaren edota bere titularraren daturik ez duela gordetzen ezta bere baitan edukitzen ere. Datu horiek ez dira Sareko Argiatik igarotzen. Sareko Argiak, banku entitatearen kargu dagoen eragiketaren oniritzia besterik ez du jasotzen.

Jabetza intelektual eta industriala

Komunikazio Biziagoa, S.A.L.ren jabetzakoak dira Sareko Argiako diseinua, irudiak, mapak, grafikoak, markak, errotuluak, Sareko Argiaren ikur bereizgarri edo logotipoak, markoak, iragarki-bandak, softwarea eta bestelako sorkuntzak. Era berean, Komunikazio Biziagoa, S.A.L.k legez eta modu esklusiboan ditu haiek ustiatzeko eskubideak.

Erabiltzaileak web orriko elementu guztiak bistaratu, inprimatu, kopiatu eta gorde ditzake, betiere bere erabilera pertsonal eta pribaturako badira soilik; www.argia.com guneko edukiak baimenik gabe merkataritza-helburuetarako erabiltzea edota haiek birsaltzea edo banatzea debekatuta dago, betiere Komunikazio Biziagoa, S.A.L.ren aldez aurretiko baimen idatzia izan ezean, eta hala badagokio, dagokion eskubideen jabearena.

Komunikazio Biziagoa, S.A.L.k baimena ematen du beste web orrietan bere edukiak aipatzeko, betiere edukiak kopiatzen ez badira.

Sareko Argian egoki iruditzen zaizkion aldaketak egiteko eskubidea du Komunikazio Biziagoa, S.A.L.k, aurrez abisurik igorri gabe ere; hala, eduki eta zerbitzuak aldatu, kendu, handitu, edo itxuralda dezake nahi duenean.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan