Iratxe Jaio eta Klass van Gorkumen, Asier Mendizabalen eta Xabier Salaberriaren artelanek irabazi dute Eusko Jaurlaritzak bi urtez behin antolatzen duen Gure Artea saria. 16.600 euro jasoko ditu bakoitzak. Orotara 114 obra aurkeztu dira aurten, eta horietako hamabirekin erakusketa osatu dute Bilboko Rekalde aretoan. Azaroaren 30a arte izango da ikusgai.
Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
Irailaren 23an Filgi Claveriek Miarritzeko Maitaldia dantza jaialdiko zuzendari artistikoa izateari utzi zion, bere hitzetan horretara behartu zutelako. Eskaini zuen prentsaurrekoan arrazoi zehatzik ez zuen aipatu, baina Thierry Malandain Ballet Biarritzeko zuzendariarekin zituen desadostasunen ondorio izan zela eman zuen aditzera. Hain justu, Malandain izango da Maitaldiko zuzendari artistiko berria.
Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
Euskaltzaindiak egunotan Iruñean egiten diharduen Pirinioetako Hizkuntzak biltzarrean euskararen historia aztertzeko egitasmo garrantzitsu eta anbizio handiko baten berri eman dute. Joanes Etxeberri egitasmoaren aurkezpena Joseba Intxausti historialariak, Mikel Zalbide soziolinguistak eta Nickolas Gardner administratzaileak egin zuten atzo.
Nafarroako Gobernuak 310.000 euroko diru laguntza eman behar zien aurten euskarazko hedabideei, baina diru hori "izozturik" dute. Krisia aitzakiatzat hartuta, 310.000 euro horiek ez banatzea erabaki du Gobernuak. Euskarazko hedabideen ordezkariak haserre agertu dira, kultura eta hezkuntzako gainerako esparruetan murrizketa askoz txikiagoa izan delako. Xabier Azanza Euskarabideko zuzendari kudeatzaileak urte amaieran esango die diru laguntzekin zer gertatuko den, baina euskarazko komunikabideetako langileek egoera beltz ikusten dute. Dirurik jasotzen ez badute, "ateak ixtea edo gorriak ikustea" beste irtenbiderik geratuko ez zaiela salatu dute.
Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
"Interneten informazio eta entretenimendurako erreferente izan nahi dugu, eta Euskadin nor garen eta zer egiten dugun mundura zabaldu nahi dugu. Internet medio gaztea da, eta gaztetasun horrek harridurara, topikoak apurtzera eta ausartak eta bihurriak izatera behartzen gaitu". (2008-10-10)
Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
Hautsak ederki harrotu ziren irailean espainiar kulturaren gezurmendietan, Enrique Bunburyk bere kanta batean Pedro Casariegoren hitzak erabili zituelako, egilea nor zen esan gabe. Zaragozako abeslariaren letren sokatik tiraka hasi dira hedabideak eta bigarren plagioa ere aurkitu dute. El País egunkariak atzoko edizioan Enrique Bunburyren inspirazio literario berria titulatu albistean azaldu zuenez, Joseba Sarrionandiaren Ene begiek poemaren antz handia du Bunburyren El hombre delgado que no flaqueará jamás kantak.
Hesian talde nafarrak Herriaren oihua diskoa plazaratu du Gor zigiluarekin. Lan berria copyleft lizentziapean kaleratu dute Sakanakoek. Hamabi kanta bildu dituzte bertan. Kauta taldeak, bestalde, hirugarren CDa aurkeztuko du aurki, Atxeh zigilu sortu berriarekin.
Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
"Hizkuntzaren gaian ere ez al dizkiegu gure agintariei, arauz, minimo batzuk eskatu behar? Niri, partikularki, 2008-2012 plangintzako dekretuan jasotakoa gutxi iruditzen zait. Hori dela eta ondorengo proposamena egingo nioke Hizkuntza Sailburuordetzari: hurrengo ebaluazioan, langileen perfilen egiaztapenen datuak ez ezik, eman ditzala Jaurlaritzako sailburu, sailburuorde eta zuzendarien euskara mailaren datuak, hizkuntzen europar markoa erabiliz (perfilik ez baitzaie eskatzen, beren karguan jarduteko). Era horretan, jakingo dugu zein den sailetan euskara sustatzearen giltza dutenen hizkuntza-egoera eta planteatu ahal izango da zerbait horren guztiaren inguruan". (2008-10-10)
Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
"Norbaitek zein hizkuntzatan egiten duen ez dakizun bitartean, euskaraz egin. Norbaitek gaztelaniaz egiten dizunean, horrek ez du esan nahi ez dakienik euskaraz, beraz, erantzun euskaraz. Orobat, hitz egin euskaraz, ez dizutela ulertu esaten dizuten arte. Hori bakarrik eginda, askoz ere gehiago entzungo da euskara". (2008-10-10)
Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
"Berritasunik apenas ikusi dudan eta errezeta zaharretik asko, horietako batzuk mingarriak gainera; ETAren mamua astintzea edo euskarazko kulturak 'prestigio demokratikoa' berreskuratu behar duela esatea kasurako. Euskalgintzako agenteei sozialistak boterera iritsiz gero ez direla diru-laguntzak murriztuko agintzeaz landara, deus berri gutxi. Pena demait benetan! (...) PSE-EEren proposamenak ez ditu Aralarrek ezarriko lituzkeen minimoak betetzen eta nago euskaraz bizi den eta produzitzen duen sozietate honen zati horrek ezarriko lituzkeen minimoak ere ez dituela betetzen. Zaharra berri urriaren 2ko manifestuan". (2008-10-10)
Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
Barton Films banatzaileak RH+ Sevillako banpiroa filma estreinatuko du datorren astean. Denboraldi berriko euskarazko lehen filma izango da, eta haren ostean hamaika pelikula gehiago estreinatuko ditu, aurten batzuk eta datorren urtean besteak. Olentzero eta oparien ordua; Perez 2, gure sagutxo hori; Winx, erreinu galduaren sekretua; Munduari bira 80 egunean doan eta Sukalde Kontuak filmak daude, besteak beste, katalogo berrian.
Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
150/2008 FORU AGINDUA, irailaren 15ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana. Honen bidez 2005-2006 edo 2006-2007 ikasturteetan arte ikasketetan sakontzeko laguntzen deialdia eta haren oinarriak onesten dira, baimena ematen da laguntza horietarako 200.000 euroko gastua egiteko eta hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzen da.
Ikusi albiste hau ondorengo hedabideetan:
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa