Eusko Jaurlaritzako Carlos Agirre sailburuak behin baino gehiagotan egin ditu krisitik ateratzeko aurreikuspen onak, eta zuhurra ei da, baina 2010eko otsailean honako adierazpenak egin zituen elkarrizketa batean: “Euskadik jakin izan du Europatik datorren berpizte olatuarekin bat egiten eta, gainera, abiadura itzelean egin du hori, eta horrexegaitik naiz baikorra”. Gaudenean ikusita…
(ARGIAko 2204. zbkian argiratua) Ibarretxe Plana deiturikoa bideratzen ari zenean PSE-EEk behin eta berriz errepikatu zuen hura ez zela bidea, Gernikako Estatutuaren erreforma beste kontsentsu maila batez egin behar zela; batez ere, Estatutua bera eta Espainiako Konstituzioa kontuan hartuta. Madrilgo oniritzia behar zuela alegia, bestela ezingo zuelako Gorteetako langa gainditu eta hori ezinbestekoa delako. Hau [...]
(ARGIAren 2200. zbkian argitaratua) Espainiako gobernuak datorren urterako ekonomiaren berreskurapen iragarpen onak egiten ditu, baina egi zantzu gutxi sumatzen da hor, behintzat dantzan ari diren datu ugariak ikusita. Krisiaren erdigunean egon den nazioarteko finantza ereduaren aldaketa handirik ez da antzematen. Sistemaren giltzarri den kontsumoa handitzeko daturik ez da ikusten: langabeziak gora jarraitzen du eta edonork [...]
(ARGIAko 2197. zkian argitaratua) UPN-K ere legez kanpoko ezker abertzalearen jazarpena areagotuko du datozen asteetan eta horretarako enegarren ituna proposatuko die PP, CDN eta PSNri. NaBai eta Ezker Batua kanpo utziko ditu –hauen zorionerako–, horrekin zer itun mota den ere argi adieraziz. Batasunaren ingurukoak, itunetik kanpo bakarrik ez, ahal bada espetxera. Ez da berria Miguel [...]
Kazetaritza kontuak urtebetez ahaztu eta hogei ta hamar urte neuzkala aritu nintzen frantses apur bat ikasten Pau-en. Hiri ederra zalantza barik, neguan mundiala, Pirinioak hor eskura… Halakoetan ohikoa den moduan, frantseseko klasean hainbat herrialdetako jendea biltzen zen. Sarah eta Erika, esate batera, 20 urteko neska suediar mundialak; primeran moldatzen nintzen haiekin. Ikasle izateko diru maila [...]
(ARGIAko 2194. zkian argitaratua) Krisi ekonomikotik ateratzen ari omen gara apurka, hala entzuten da gero eta gehiago zenbait aditu eta agintariren ahotan. Finantza mundua zaintza intentsiboko unitatetik ateratzen ari ei da eta hondoratzea mundu horrek eragin bazuen, berpiztea ere hortik etorriko da.