ETA-REN su-etenaren zain dago ezker abertzalea, zain euskal klase politikoa, zain euskal gizartearen gehiengoa. Isilpeko su-etenetik aitortutako su-etenerako jauzia litzateke, denak adierazten baitu ETAk atentaturik egiten ez badu, hori bakarrik uler litekeela ezker abertzaleak daraman prozesuaren baitan.
(ARGIAko 2229. zenbakian argitaratua) Urtebete bete da PSE PPren eskutik Eusko Jaurlaritzara heldu zela eta bada zer azterturik, baina lehenik eta behin komeni da gogoratzea nola heldu zen, zerk ahalbidetu zuen gehiengo berria. Eta hori Alderdien Legea izan zen, ezker abertzale historikoa hauteskundeetatik kanpo uzteak ekarri zuen PSEk PPk eta UPyD-k Eusko Legebiltzarrean gehiengoa eratzea [...]
(ARGIAko 2220. zenbakian argitaratua) “Zutik Euskal Herria” kaleratu ondorengo zalaparta, funtsean, egungo une politikoan espero zitekeena da: alderdi eta indar abertzaleek oro har ondo hartu dute, denak era positiboagoan, baina EAk –batez ere– eta ELAk prozesuari konfiantza gehiago eskainiz eta elkar lanerako ateak garbiago zabalduz. EAJk eta Aralarrek ere norabide egokian ikusi dute agiria, baina [...]
(ARGIAko 2219. zenbakian argitaratua) Erretiro adina atzeratzeko proposamena, funtsean, datu demografiko batean oinarritzen da, hau da, gazte eta adineko pertsonen proportzio aldaketa: demografiak behera egin du, beraz, gero eta urriagoa izango den gazte taldeak gero eta ugariagoa den adineko taldearen pentsioak mantendu beharko ditu, eta pentsio sistema hori bideraezina da.
(ARGIAko 2206. zbakian argitaratua) Alakranaren auzian , bitxia bada ere, ados nago El Mundo-ko editorialistak arazoaren hasiera eta amaiera arakatzean eskaintzen dituen bi klabe nagusiekin. Hasierari buruzkoa: “…labirinto honetan baldin bagaude, nagusiki Garzonen jarduera ausartegiagatik da”. Amaierari buruzkoa: “Inoiz baino arrazoi gehiagorekin, orain ezin dira urrats desegokiak eman, are gutxiago, ezin dugu arazorik izan gure [...]
(ARGIAko 2193. zkian argitaratua) Jose Maria Sagardui “Gatza” libre izango da datorren urtean Espainiako espetxean 30 urte egin ondoren. Atxilotua eta espetxeratua izan zen 1980ko sasoi hartako agintariek ozen esan zuten: “Terroristek beren krimenak ordaindu beharko dituzte”. Eta gogotik ordaintzen ari da preso zornotzarra, bai horixe. Gaur egun ere gisakoak entzuten dira atxilotu andana gertatzen [...]