(ARGIAren 2213. zbakian argitaratua) ENAMeko ezker abertzaleak eztabaida prozesu interesgarria amaituko du hilaren hondarrean. Funtsean borroka armatuaren amaiera dago ezbaian, eta bada arrazoirik etorkizunari esperantzaz begiratzeko. Historikoki ENAM osoak modu bateratuan eman ditu bere urrats estrategikoak eta oraingoan ere molde horretan hartu dira erabaki nagusiak. Zatiketa saihestea izan da eta da ezker abertzalearen barruan dagoen [...]
Norabide orokor batzuk ikusten dira ezker abertzalearen baitan, baina zenbaitzuren ahaleginak non bukatuko duten ikusteko dago. Besteak beste espetxetik gaitza izan behar duelako kanpoko ezer behar adinako zentzu eta indarrez zuzentzea. Eta pentsatzekoa da Madrilen badela interesik ezker abertzalean egon daitezkeen mugimenduetan eragiteko, bai oztopatzeko edo gutxien gutxienez baldintzatzeko. Ezker abertzaleko bederatzi atxiloketa hauek horretara [...]
(ARGIAko 2195. zkian argitaratua) EAJ-K SOBERANISMOARI ez diola uko egin baietsi zuen EBBko lehendakari Iñigo Urkulluk alderdiaren 114. urteurrenean Bilbon. “Baina norbaitek pentsatzen badu baietz, pentsa dezala geldiune hori teknikoa dela”, gaineratu zuen. Abertzaletasunaren egungo egoera jorratzen duen LARRUNeko 113. zenbakian, Xabier Arzalluzek honakoa zioen: “EAJko Batzar Nazionalari galdera hau egingo nioke: independentistak zarete, bai [...]
Aste honetako ARGIAko Maltzagatik artikuluan agertutakoa da beheko testua. Bertan EAren zatiketaz aritu nintzen, baina astelehen goizean, hilaren 1ean idatzia dago eta artean ez zen publikoa Alkarbideren sorrera. Arratsalde horretan hasi zen aireratzen komunikabideetan. Ez da lehenengo aldia aldizkarirako zerbait idatzi eta etxeetara iritzi arteko hiruzpalau egunetan artikuluaren zati batzuk zahartuak geratzen direla edo analisia [...]