(ARGIAko 2229. zenbakian argitaratua) Urtebete bete da PSE PPren eskutik Eusko Jaurlaritzara heldu zela eta bada zer azterturik, baina lehenik eta behin komeni da gogoratzea nola heldu zen, zerk ahalbidetu zuen gehiengo berria. Eta hori Alderdien Legea izan zen, ezker abertzale historikoa hauteskundeetatik kanpo uzteak ekarri zuen PSEk PPk eta UPyD-k Eusko Legebiltzarrean gehiengoa eratzea [...]
Ahozko auzia bukatutako egun berean plazaratu zuen agiria Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgellek. Zuzenbide estatuko instituzioen arteko delako begirune horri begira behar zen garaian agian, Guardia Zibilak eta epaile instruktoreak zapalduko herritarren giza eskubideekiko ardura eta kezka erakustearen aldetik berandu, makal eta ilun. Badirudi zerbait adierazi gura zuela Kultura Sailak eta aspalditik espero zen, baina [...]
(ARGIAko 2192. zkian argitaratua) Estrasburgoko auziak ezker abertzaleko sektore askoren esperantzak latz zapuztu ditu. Edozer aurreikusten zen, baina esperantzak ere handiak ziren… Alderdien Legearen aurkako jarrera agertu dutenentzat, Batasunaren legez kanporatzeak erabat urratzen ditu joko politikorako arauak; hala adierazi da behin eta berriz berau indarrean jarri zenetik. Alde horretatik ezinezkoa da irenstea Estrasburgoko Auzitegiak emandako [...]
(ARGIAko 2190. zkian argitaratua) Berrikuntza bai, baina ez da ezustekorik izan Eduardo Puellesen hilketari emandako erantzunean. Berrikuntza mediatikoa da batez ere eta Patxi Lopez lehendakariaren ahalegin nagusia izan da lehengo agintarien eta oraingoen arteko jokaera desberdina nabarmentzea. Ezker abertzaleko minoria bat ezik, gizartearen gehiengo nagusia ETAren aurka dagoela ikusarazi nahi izan zen Bilboko manifestazioarekin. Eta [...]