Egunkariko kazetariak hil du sareko blogaria

Hiltzailea pistola barik doa, labanik ere ez, ezta makiltzarrik ere… Baina seguru egiten du aurrera, tinko, egunez, jendaurrean… Sartu da epaitegira eta ordu batzuen ondoren irribarre maltzurrez atera da, eskuak odolez garbi baina krimena gauzatua. Oraingoan ehiztaria bera da lurrean, odol orban barik, baina zerraldo. Hiltzaileak NightJack hil du. The Times egunkari britainiar ospetsuak hil [...]