Euskalerria Irratiaren lizentziena di-da ulertzeko

Gaur goizean aritu naiz ARGIArako nire asteroko kronika idazten eta, besteak beste, Euskalerria Irratiaren aferez jardun dut. Nola 30.000 euroko zigorra jarri dion Espainiako Industria Ministerioak lizentziarik gabe aritzeagatik, irrati instalazioak debekurik gabe jartzeagatik eta interferentziak sortzeagatik. Irratiko arduradunek lizentziarik gabe aritzearena bakarrik onartzen dute, baina argi da isuna Nafarroako Gobernura desbideratu beharko litzatekeela, bistan [...]

Hiru telebistek euskarazko hedabide guztiek baino 313 bider diru-laguntza gehiago jaso dute

Bikoitza ez, ezta hirukoitza ere, hamar bider gehiago ere ez, ezta 100 gehiago ere. Nafarroako gaztelerazko hiru telebistek Nafarroako euskarazko komunikabide guztiek baino 313 bider diru-laguntza gehiago jasoko dute aurten.