Labankada garaian, argi bihotzarekin

SORTURI bidea itxi ondoren, urak aurreikusitako beste ubidetik hartu du beheranzkoa, ezker abertzalea, EA eta Alternatibaren indarrak bilduz. Polo soberanistaren eremutik gidoia betetzen ari da eta orain ikusi beharko da PSOEren gobernuak nola jokatuko duen 9an Bilduk aurkeztuko dituen zerrendekin. Orain arte Sorturen inguruan ikusi dugunarekin, denak adierazten du PSOEk bere burua gorde beharko duela [...]

Berriz ere talka Nafarroan

EUSKO ALKARTASUNAK erabaki gaitz asko hartu ditu azken urteetan, baina NaBai-rekiko hartu behar izan duena horietako korapilotsuenetakoa izan da seguruenik, hau era batekoa hala bestekoa izan (kronika hau idatzi denean erabaki hori hartu gabe zegoen artean).

2011ko hauteskundeak, NaBai-ren azken helmuga

EZKER ABERTZALEAK proposamena luzatu die Aralar eta EAri Nafarroako Legebiltzarrerako koalizioa osatu eta elkarrekin aurkezteko. NaBai beste era batera osatzeko, EAJrik gabe, pentsa dezake askok. Eta ezetz, hori ezinezkoa dela iritziko dio beste askok, Batzarre eta EAJrik gabe hori ez litzatekeela NaBai. Eta, zalantzarik ez, ez litzateke sorrerako NaBai, baina izan zitekeen beste NaBai bat. [...]

Eta orain Nafarroan zer?

IRAKURKETA ugari egin daitezke ezker abertzaleak eta EAk joan den igandean sinatutako akordioaz. Pentsa liteke Batasunak topatu duela hauteskundeei aurrez aurre begiratzeko lurreratze pista. Edota EAk bere zailtasun politikoetarako aireratze pista. Akordio honetan ez dagoela ezer berririk, edo ez dela behar beste aldentzen ETArengandik, edo ea nola gauzatuko den elkarlan hori hainbatetan hain desberdinak izanik… [...]

Nafarroa Bai-ko korapiloa

(ARGIAko 2222 zenbakian argitaratua) Martxoaren 15EAN bukatuko da Aralarrek NaBai-ko beste alderdiei emandako epea. Egun horretarako EAk, EAJk eta Batzarrek erantzun beharko diote Aralarri honek koalizioaren egitasmoei buruz egindako proposamenari buruz. Gainerako alderdiek protagonismoa leporatu diote Aralarri, bereziki EAk. Aralarrek, ostera, NaBai-ren programa politikoa orain arte baliagarria izan dela, baina aurrerantzean zehaztu egin behar dela [...]

Konstituzionalismoa bere gotorlekuan

(ARGIAko 2220. zenbakian argitaratua) “Zutik Euskal Herria” kaleratu ondorengo zalaparta, funtsean, egungo une politikoan espero zitekeena da: alderdi eta indar abertzaleek oro har ondo hartu dute, denak era positiboagoan, baina EAk –batez ere– eta ELAk prozesuari konfiantza gehiago eskainiz eta elkar lanerako ateak garbiago zabalduz. EAJk eta Aralarrek ere norabide egokian ikusi dute agiria, baina [...]

Kanpokoaren indarra

(ARGIAren 2205. zbkian argitaratua) Gatazka politikoaren kudeaketa luzean urrats berri baten sozializazioa bizitzen ari gara asteotan. Ezker abertzaleko buruzagien atxiloketak, Donostiako manifestazioa, Batasunaren barne eztabaida, independentziaren aldeko indar metaketa bultzatzeko EAren erabakia, Nazio Eztabaidagunearen berraktibatzea… eta gainera Lokarriren eskutik etorritako Brian Currinek diosku baietz, kasu egiteko Batasunaren baitan egosten ari denari. Eta, jakina, edozein taldetan [...]

Abertzaletasuna baztertzeko ituna Nafarroan

(ARGIAko 2197. zkian argitaratua) UPN-K ere legez kanpoko ezker abertzalearen jazarpena areagotuko du datozen asteetan eta horretarako enegarren ituna proposatuko die PP, CDN eta PSNri. NaBai eta Ezker Batua kanpo utziko ditu –hauen zorionerako–, horrekin zer itun mota den ere argi adieraziz. Batasunaren ingurukoak, itunetik kanpo bakarrik ez, ahal bada espetxera. Ez da berria Miguel [...]

Aldaketa posible da Nafarroan, baina gauzatzeko oso zaila

Aldaketa Nafarroara begira zegoen eta emaitzek berau posible dela adierazten dute, UPNk gehiengo osoa galdu du eta Nafarroa Baik aurreikusten zitzaizkion emaitza onak erdietsi ditu. 24 eserleku daude UPN eta CDNren eskuetan eta 26 dituzte balizko gobernu alternatiboa osa dezaketen NaBai, PSN eta Ezker Batuak. PSNren esku da gobernu aldaketa, baina zail aurreikusten da Fernando [...]