Txokolatezko gezurrak, hobeto irensteko

Eusko Jaurlaritzako Carlos Agirre sailburuak behin baino gehiagotan egin ditu krisitik ateratzeko aurreikuspen onak, eta zuhurra ei da, baina 2010eko otsailean honako adierazpenak egin zituen elkarrizketa batean: “Euskadik jakin izan du Europatik datorren berpizte olatuarekin bat egiten eta, gainera, abiadura itzelean egin du hori, eta horrexegaitik naiz baikorra”. Gaudenean ikusita…

Hazkundearen ekonomia? Ez, eskerrik asko

TXERNOBYLGO GUDUA dokumental handia ikusi berri dut Espainiako telebista publikoaren (La2) webgunean. Gazteleraz ikusi nahi duenak Interneten La Batalla de Chernobil bilatzea du; frantsesez, ordea, La bataille de Tchernobyl. Duela bizpahiru urte ez zen samurra irudikatzea “telebista kartara” nolakoa izango zen eta orain, apurka, Interneteko gero eta eskaintza zabalagoarekin eta gure hautu zehatzekin ia konturatu [...]

Grezia atarian dugu

(ARGIAko 2230. zenbakian argitaratua) Europako Batasunean zor publiko moduan dagoen euro bakoitzeko zor pribatua den beste euro bat ei dago (Paul de Grawe ekonomialaria, Soledad Gallegok joan den igandean aipatzen zuen El País-en). Kontua da Europako gobernuek sekulako dirutzak bideratu izan dituztela zor pribatu hori sostengatzera, bestela bankuak erabateko krisian sartuko zirelako eta honek ekonomia [...]

Lan errentak handitzea, horra nazio estrategia

(ARGIAren 2225. zenbakian argitaratua) Mayor orejak, akaso badu arrazoi punturik Zapatero eta ETAri buruz esan dituenetan. Ez konplizeak diren horretan, jakina, elkar ordezkatzen dutenaren aurka ari baitira aspaldi, bitarteko ia guztiak erabiliz. Baina  ENAMek eta PSOEk eman beharreko urratsak elkar elika dezaketela, ez da zalantzarik. Ekonomi krisiak Zapatero nola higatu duen ikusita, PPk irentsi egin [...]

2010, benetako krisiaren hasiera

(ARGIAko 2218. zenbakian argitaratua) Pedro Solbes Espainiako Gobernuko Ekonomia lehendakariordea 2008ko irailaren bukaeran, hau da, duela urte t’erdi: “Espainiako ekonomiaren indarrari esker eta Gobernuak hartu dituen neurriei esker, datorren urtearen erdialdera hasiko da gainditzen krisia Espainia”. Espainiako administrazioen zor publikoa bi puntu hasiko zela iragarri zuen Solbesek, horrela BPGaren %38,8ra iritsiz, baina horregatik lasai egoteko [...]

Krisia areagotuko da, bi ikuspegi norabide berean

Irakurri eta entzun dut, ohi moduan, baietz,  ikusten ari direla krisiaren amaieraren argi izpiak. Azken asteetan sendo entzuten da eta Lehman  Brodhersen hondoratzearen urteurren honetan are gehiago. AEBtan lehenago izango dela Europan baino, zeresanik ez Espainiako Adreiluaren Erresuman baino. Enpleguaren arazoa, dena den, dexente luzatuko ei da Espainian. Enplegu politika malguagoa behar delako gertatzen dela [...]

Zergetan bildu barik, murrizketa arlo sozialean dator

(ARGIAko 2194. zkian argitaratua) Krisi ekonomikotik ateratzen ari omen gara apurka, hala entzuten da gero eta gehiago zenbait aditu eta agintariren ahotan. Finantza mundua zaintza intentsiboko unitatetik ateratzen ari ei da eta hondoratzea mundu horrek eragin bazuen, berpiztea ere hortik etorriko da.

Krisia, atzo beltz gaur beltzago

“La reducción de la tasa de paro en mayo tras catorce meses consecutivos de subida no supondrá una recuperación de la creación de empleo a medio plazo, aunque significa que lo peor de la crisis ha pasado, según varios expertos. Los analistas económicos coinciden en señalar que…”. Asteartean, hilak 2, egunkari guztiek jorratu zuten maiatzean [...]

Bultza daiteke ondo greba zatiketatik?

(ARGIAko 2182. zkian argitaratua) Hego Euskal Herrian langabezia %10,4ra iritsi da jada, eta larriena da zenbakiek gorantz jarraitzen dutela, izugarri azkar gainera -urtebetean bikoiztu egin da-. Espainiako datuak are okerragoak dira: populazio aktiboaren %17,3an dago langabezia; eta joan den astean Espainian langabetu kopuruak 4 milioi pertsona gainditu izanak alarma gorria piztu zuen komunikabideetan. Europan ere [...]

Krisia, zenbait burutazio

Milioi erdi etxe saldu gabe daude Espainian eta datozen hiruzpalau hilabeteko tartean bukatuko dira orain eraikitzen ari diren gehienak. Dagoeneko, apurka, hauen hornitzaileen fakturazioa asko ari da jaisten. Dendak eta lantegi txiki eta ertainak dira hornitzaile garrantzitsuenak.