Tortura, erraza da ez ikustea

ESTRASBURGOKO epaia duela bi aste ezagutu zen: Espainiako Gobernuak 23.000 euroko kalte ordainak ordaindu beharko dizkio Mikel San Argimiro euskal presoari, honek bere garaian salatutako torturak ez ikertzeagatik. Nagusiki oharkabean joan zen albistea, baina balio izan du ERCko eta beste talderen bateko diputatuek galderak egin ditzaten gaiaren inguruan.

Gero eta argiago… independentzia

ESPAINIA Munduko Koparen txapeldun izateak ez lituzke abertzaleon neuronak txarrera berotu behar, burua hotz mantenduz gero behintzat. Ospa dezatela lasai garaipena, udazkenean izango dutela –dugula– porroterako astirik. Gogoratzen? Lan erreforma, krisia…

Katalunia: autonomia edo independentzia

GREBA OROKORRA 2009ko maiatzean egindakoaren gisakoa izan den irudipena dut. Eskualde zehatz batzuk kenduta ez da greba orokorrik izan, are gutxiago Hego Euskal Herri mailan. Baina hori, orduan moduan, orain ere jakina zen. Espainiako gobernuak bultzatutako lan erreformaren aurka egitea zen helburu zehatza eta krisiaren aurrean interes publikoa eta sektore ahulenen defentsan jarraitzea helburu orokorragoa.

A ze saltsa Kataluniako soberanismoan!

ERCko zatiketa baten ondorioz sortu zen iragan udazkenean Reagrupament, Joan Carretero Generalitateko Gobernazio sailburu ohiak gidatutako alderdia. Lau hilabetetan 3.000 militantetik gora bildu ditu. Esquerrak hiruko gobernuan zuen zeregina ondo ez ikusteaz gain, Reagrupamenten ustez, ERC oso epe luzera begira ari zen burujabetzarekin. Aurten egingo diren hauteskunde autonomikoei begira, Carreterok agindu zuen datorren legealdian Kataluniako [...]

Egunkaria auzia eta Guardia Zibilaren itzal luzea

(ARGIAren 2211. zkian argitaratua) EGUNKARIA AUZIAREN azken ordua iritsi da, honek jarrai zezakeen modurik okerrenean, ahozko auziarekin. Ikaragarria da fiskalak berak auziaren artxibatzea eskatzen duenean auziak aurrera egitea. Ikaragarria auzipetuetako bakoitza nor den eta zertan aritu den jakitea eta orain Auzitegi Nazionaleko aulkietan ikustea, ETAko kide edo laguntzaile izatearen akusaziopean. Espainiaren defizit demokratikoaren irudi indartsuena [...]