(ARGIAko 2232. zenbakian argitaratua) Zapaterok ba ote du beste alternatibarik nazioarteko finantza merkatuen presioaren aurrean? EBko estatu indartsuenen –eta funtsean Alemaniaren– presioen aurrean? Patxi Lopez eta diputatu nagusiek ba al dute alternatibarik? Ez, ez dute. Gerrikoa estutu behar da eta kito. Eta arazo nagusia ez da gerrikoa estutzearena, nola estutzen den baizik. Erabat desberdina baita [...]
(ARGIAko 2224. zenbakian argitaratua) Lizarra-Garaziko prozesuan behar besteko pazientziarik ez izatea leporatu zitzaion ezker abertzaleari, besteak beste. Berdin Loiolako prozesuan. Eta akusazio horietan ez da arrazoirik falta. Bi bake prozesuen izaera desberdina izan zen eta, beraz, azterketa desberdina merezi dute, baina argi dagoena zera da, herri honetako historian ETAren orria pasatzea asko kostako dela. Edozein [...]
(ARGIAko 2219. zenbakian argitaratua) Erretiro adina atzeratzeko proposamena, funtsean, datu demografiko batean oinarritzen da, hau da, gazte eta adineko pertsonen proportzio aldaketa: demografiak behera egin du, beraz, gero eta urriagoa izango den gazte taldeak gero eta ugariagoa den adineko taldearen pentsioak mantendu beharko ditu, eta pentsio sistema hori bideraezina da.
(ARGIAren 2216. zenbakian argitaratua) Egunkaria auzia azken txanpan sartu da eta oraindik ez da inondik inora ikusi akusazioaren funtsik, hau da, Egunkaria ETAren aginduetara egon zela eta akusatuak etakideak direla. Ez zen agertu instrukzio osoan eta orain epaiketan ere ez; salaketen arrastorik ez eta akusazioen lekukoen ahultasuna barra-barra. Guardia zibil itzultzailearena latza izan zen: euskaraz [...]
Gaur goizean aritu naiz ARGIArako nire asteroko kronika idazten eta, besteak beste, Euskalerria Irratiaren aferez jardun dut. Nola 30.000 euroko zigorra jarri dion Espainiako Industria Ministerioak lizentziarik gabe aritzeagatik, irrati instalazioak debekurik gabe jartzeagatik eta interferentziak sortzeagatik. Irratiko arduradunek lizentziarik gabe aritzearena bakarrik onartzen dute, baina argi da isuna Nafarroako Gobernura desbideratu beharko litzatekeela, bistan [...]