Hau ez da Agiria, baina agiri ona da. Hori da gutxi gora-behera ETAk gaur emandako berriari egin zaion balorazio orokorra. Espero zen zerbait eta etorri da. Aspaldi esaten zen ETA iragarri gabeko su-eten batean zegoela, eta gaur hala zela iragarri du. Bai, badakit zehazki “eraso ekintza armaturik ez burutzeko erabakia” esan duela eta horrek izango [...]
ONERAKO edo txarrerako, hasi berri den ikasturte honetan gertakizun klabeak izango direla antzematen dugu gehienok, batez ere normalizazio politikoaren eta bakegintzaren eremuan. Hainbat arrazoirengatik, ezinbestekoa da orain arteko ildo garrantzitsuak indartzea edo ahultzea. Gura ala ez, denok gaude ETAk Bruselako Ekimenari erantzungo dionari begira. Halakoetan era guztietako datak eta zurrumurruak zabaltzen dira, gehienak modu interesatuan [...]
IRAKURKETA ugari egin daitezke ezker abertzaleak eta EAk joan den igandean sinatutako akordioaz. Pentsa liteke Batasunak topatu duela hauteskundeei aurrez aurre begiratzeko lurreratze pista. Edota EAk bere zailtasun politikoetarako aireratze pista. Akordio honetan ez dagoela ezer berririk, edo ez dela behar beste aldentzen ETArengandik, edo ea nola gauzatuko den elkarlan hori hainbatetan hain desberdinak izanik… [...]
“BIZI dugun krisi larritik ateratzear gaudenean, langileek honen aurrean erakutsitako aldartea, zentzua eta jarrera arduratsua” azpimarratu zuen Jose Luis Rodriguez Zapaterok joan den azaroan Iruñean, UGTren Metal, Eraikuntza eta Hurbilekoen 25. Kongresu Federalean. Bake sozialari eutsi izana ez zuela “inoiz ahaztuko” eta “bihotz bihotzez eskertuta” zegoela adierazi zien kongresukideei.
ETA-REN su-etenaren zain dago ezker abertzalea, zain euskal klase politikoa, zain euskal gizartearen gehiengoa. Isilpeko su-etenetik aitortutako su-etenerako jauzia litzateke, denak adierazten baitu ETAk atentaturik egiten ez badu, hori bakarrik uler litekeela ezker abertzaleak daraman prozesuaren baitan.
Aberri Egunaren atarian etorriko ote da menia? Batek daki, baina badirudi Bruselako Adierazpenak jadanik betetzen duela orain arteko berrikuntza kupoa. Luze joko du honek guztiak eta “hobeto dosifikatzea” pentsatuko dute batzuek. 2009ko udako oporren bueltan iragarri zuen legez kanpoko ezker abertzaleak barne hausnarketa eta eztabaida prozesuari ekingo ziola. Gero etorri ziren Arnaldo Otegi, Rafa Diez [...]
Batasunak berretsi egin ditu orain arteko eztabaida prozesuan argitaratutako ideia nagusiak, funtsean “Fase politikoaren eta estrategiaren argipena” eta Altsasuko Adierazpenean kaleratutakoak. Honakoak dira lau ideia nagusiak: bat, badira baldintzak burujabetzaren aldeko indarrak biltzeko; bi, zeregin horretan bide politikoak eta demokratikoak bakarrik erabiliko dira; hiru, Mitchell printzipioen metodologia jarraituko da; eta lau, hau guztia ezker abertzale [...]
Hemen behean duzue ARGIAko 2010. zenbakian argitaratutako artikulua. Viento Sur aldizkarian agertutako hiru pertsonen analisi artikuluak aipatzen dira bertan (Floren Aoiz, Mario Zubiaga eta Ramon Zallo). Hirurak dira interesgarriak eta irakurtzeko modukoak. Gomendagarriak bakoitzak bere arlotik heltzen diolako zezenari eta, maila desberdinean bada ere, busti ere egiten direlako. Niri interesgarri eta jantziena Mario Zubiagarena iruditu [...]
Norabide orokor batzuk ikusten dira ezker abertzalearen baitan, baina zenbaitzuren ahaleginak non bukatuko duten ikusteko dago. Besteak beste espetxetik gaitza izan behar duelako kanpoko ezer behar adinako zentzu eta indarrez zuzentzea. Eta pentsatzekoa da Madrilen badela interesik ezker abertzalean egon daitezkeen mugimenduetan eragiteko, bai oztopatzeko edo gutxien gutxienez baldintzatzeko. Ezker abertzaleko bederatzi atxiloketa hauek horretara [...]
(ARGIAko 2190. zkian argitaratua) Berrikuntza bai, baina ez da ezustekorik izan Eduardo Puellesen hilketari emandako erantzunean. Berrikuntza mediatikoa da batez ere eta Patxi Lopez lehendakariaren ahalegin nagusia izan da lehengo agintarien eta oraingoen arteko jokaera desberdina nabarmentzea. Ezker abertzaleko minoria bat ezik, gizartearen gehiengo nagusia ETAren aurka dagoela ikusarazi nahi izan zen Bilboko manifestazioarekin. Eta [...]