Publikoan emandako urratsik ausartena

EZKER ABERTZALEAK badu alderdi berria eta orain ikusi beharko da Espainiako agintaritza maila desberdinek nola erantzuten duten. Bilbon egindako agerpenak ez du inor hotz utzi eta ezker abertzalearen azken bi urteetako bidean hartutako erabaki sendo eta ausartenetakoa da. Gero eta gehiago ari da bistaratzen ezker abertzalearen prozesu honek ez duela atzera bueltarik.

Berriz ere talka Nafarroan

EUSKO ALKARTASUNAK erabaki gaitz asko hartu ditu azken urteetan, baina NaBai-rekiko hartu behar izan duena horietako korapilotsuenetakoa izan da seguruenik, hau era batekoa hala bestekoa izan (kronika hau idatzi denean erabaki hori hartu gabe zegoen artean).

Kontsentsurik handienaren ezintasunak

ETA-K bere jardun armatua utzi behar du. Euskal gizartean gaur egun ez dago eskaera horrek adina kontsentsu biltzen duenik. Eragile bakoitzak bere arrazoiak ditu, baina baieztapen horrek euskal herritar ia guztien adostasuna biltzen du. ETAk ez du oraindik ase eskakizun hori, bidean da edo egon liteke, baina oraindik ez ditugu bere benetako asmoak ezagutzen, ez [...]

Agiriaren ondorengoaz dagoeneko

ETA-REN KOMUNIKATUA une batetik bestera ezagutu dezakegunean, idazten dena zahartua geratzearen arriskua bizi dugu egunotan. Edo ez, inoiz ez bezala, bai baitirudi agiri horrek zer esango duen ezagun dugula dagoeneko: Gernikako Akordioa eta Bruselako Adierazpenak eskatu bezala, su-eten iraunkor eta egiaztagarriaren jakinarazpena; eta horrek esan nahi du, besteak beste, zerga iraultzailea-ren eskaera eta bestelako mehatxuen [...]

PSOE-EAJ: Patxi Lopezen gainetik?

HAUTESKUNDE USAINA bapo ari da barreiatzen euskal politikan. Espero bezala, ezker abertzalearen proposamenak ez du lortu Aralar eta EAren baiezkorik, baina ezker abertzaleari, besteak beste, kanpaina prestatzeko aukera eskaini dio horrek, nahiz eta oraindik ez dakien legez egon ahal izango den ala ez.

2011ko hauteskundeak, NaBai-ren azken helmuga

EZKER ABERTZALEAK proposamena luzatu die Aralar eta EAri Nafarroako Legebiltzarrerako koalizioa osatu eta elkarrekin aurkezteko. NaBai beste era batera osatzeko, EAJrik gabe, pentsa dezake askok. Eta ezetz, hori ezinezkoa dela iritziko dio beste askok, Batzarre eta EAJrik gabe hori ez litzatekeela NaBai. Eta, zalantzarik ez, ez litzateke sorrerako NaBai, baina izan zitekeen beste NaBai bat. [...]

Anoeta, ‘Zutabe’ 106 eta Auzitegi Nazionala

ANOETAKO PROPOSAMENA dela eta, Arnaldo Otegi, Joseba Permach eta Joseba Alvarez epaituko dituzte ostegunean Espainiako Auzitegi Nazionalean. Egun berean, Eusko Jaurlaritzak biktimen memoria omenduko du, Espainiako Estatuaren ehunka biktima bazterrean utzita. Aste honetan ekin dio Lopez lehendakariak –ezker abertzalea kanpoan utziz– bake prozesuaz jarduteko alderdien errondari.

ETA-ren baietzaren zain

EZKER ABERTZALEA hauteskundeetara nola aurkeztu ahal izango den, hori da gakoaren iltzea orain. Duela oso gutxira arte, bazirudien datorren maiatzerako ez zela posible izango, eta orain ordea, kontrakoa dirudi. Arnaldo Otegiren El Pais-eko elkarrizketarekin hasi zen PSOEren irudi biraketa eta honek irekitze bidean jarraitzen du.

Liderra

Iragan astelehen goizean egindako kronika da ondorengoa, El Pais-ek Arnaldo Otegiri egindako elkarrizketan oinarritua. Asteartean inprentatik aterata irakurri nuen eta ez nintzen oso gustura geratu bukaerarekin. Bake prozesu saio berriaren egoera aldatzen ari dela aztertzen da analisian, apurka, baina aldatzen; eta Otegiren elkarrizketa hori ere horren adierazle zela. Bukatzen nuen esanez: “Elkarrizketa honek Otegi sendotu [...]

Testuinguruaren indarra: bi agiri elkarri begira

Ez da Agiria izan, baina agiri ona da. Agiria bere testuinguruan, hori da bere indargunea orain. ETAk beste su-eten baten berri eman du terminologia bitxi baten bidez, eta ezker abertzaleak kokatu egin du: Zutik Euskal Herria-k finkatutako testuinguruan dago, Bruselako Adierazpena betetze bidean doa, eta prozesu hau atzeraezina da.