Duela 14 urte Arrasatetik Iruñera etorri nintzenean, Gazteluko Ingurubideko atiko txiki batean topatu nuen aterpea. Nafarroa mitifikatuarekin baino, egiazko Nafarroarekin egin nuen topo berehala. Igogailuan bikotearekin euskaraz jardutean, begiratzen gintuztela sumatzen nuen. Salbuespenak ere baziren, baina nekez entzun nezakeen euskaraz han. Inguruak begiratu egiten zion euskarari, eta zenbaitetan mesfidantzaz gainera. Agian ez zen guztiz horrela, [...]
Iruñeko manifestazioa balore handikoa da Nafarroako euskaldun eta euskaltzaleentzat. Euskaldunok minoria gara, are gehiago euskaraz bizi garenok, baina populazioaren zati oso handi baten laguntza eta sostengua dugu. Ez da nahiko, zalantzarik gabe, prozesu linguistikoen garapenak hizkuntzaren erabilerari lotutako beste erabateko sostengu eta bilakaera behar baitu. Ez da nahiko, baina bai ezinbestekoa, masa sozial handi hori [...]
(ARGIAko 2206. zbakian argitaratua) Alakranaren auzian , bitxia bada ere, ados nago El Mundo-ko editorialistak arazoaren hasiera eta amaiera arakatzean eskaintzen dituen bi klabe nagusiekin. Hasierari buruzkoa: “…labirinto honetan baldin bagaude, nagusiki Garzonen jarduera ausartegiagatik da”. Amaierari buruzkoa: “Inoiz baino arrazoi gehiagorekin, orain ezin dira urrats desegokiak eman, are gutxiago, ezin dugu arazorik izan gure [...]