(ARGIAko 2215. zbkian argitaratua) ZUHUR eta ezkor hartu da ETAren azken komunikatua, ez ei du borroka armatuaren amaiera iragartzen, ETAren aldetik interesatzen den komunikatu bakarra “armak noiz eta non utziko dituen iragartzen duena da” eta gisakoak errepikatu dira beste behin ere. Eta bai, ETArekin zuhur ibiltzea da logiko eta zentzuzkoena; ez da samurra bere komunikatuak [...]
Hemen behean duzue ARGIAko 2010. zenbakian argitaratutako artikulua. Viento Sur aldizkarian agertutako hiru pertsonen analisi artikuluak aipatzen dira bertan (Floren Aoiz, Mario Zubiaga eta Ramon Zallo). Hirurak dira interesgarriak eta irakurtzeko modukoak. Gomendagarriak bakoitzak bere arlotik heltzen diolako zezenari eta, maila desberdinean bada ere, busti ere egiten direlako. Niri interesgarri eta jantziena Mario Zubiagarena iruditu [...]
(ARGIAren 2008. zbakian argitaratua) Altsasuko adierazpenak bere bidea egiten jarraitzen du eta pentsatzekoa da bultzagileak pozik izango direla orain arte izandako emaitzekin. Kanpora eta barrura begira ari ziren Altsasun bildutakoak, oso pertsona esanguratsuak eta esango nuke batez ere HB eta gero Batasuna izan dena ordezkatzen zela han.
(ARGIAko 2203. zbkian argitaratua) ARNALDO OTEGIK udazkenean polo soberanistarekiko mugimenduak izango zirela iragarri zuenean, ulertu zen oro har zertaz ari zen. Gatazka bortitza gatazka politikoa bihurtu behar zen, soberanisten asmoak estrategia politiko bateratu berri batean finkatu behar ziren. Baina nahasmena ere sortu zuen, besteak beste hori EAJ eta Aralar barik egin beharko zela ere iradoki [...]
(ARGIAren 2199. zbkian argitaratua) Apirilaren 18az geroztik desagertua dago Jon Anza eta ez da haren inolako arrastorik ageri, desagertu politikoen inguruan gertatu ohi den moduan. Anzak 21 urte pasatu zituen espetxean eta 2005ean Ahetzera (Lapurdi) jo zuen bizitzera, Hego Euskal Herrian bere burua jazarria ikusten zuelako. Iragan apirilaren 18an Baionan trena hartu zuen goizeko 7etan, [...]
(ARGIAko 2192. zkian argitaratua) Estrasburgoko auziak ezker abertzaleko sektore askoren esperantzak latz zapuztu ditu. Edozer aurreikusten zen, baina esperantzak ere handiak ziren… Alderdien Legearen aurkako jarrera agertu dutenentzat, Batasunaren legez kanporatzeak erabat urratzen ditu joko politikorako arauak; hala adierazi da behin eta berriz berau indarrean jarri zenetik. Alde horretatik ezinezkoa da irenstea Estrasburgoko Auzitegiak emandako [...]
(ARGIAko 2190. zkian argitaratua) Berrikuntza bai, baina ez da ezustekorik izan Eduardo Puellesen hilketari emandako erantzunean. Berrikuntza mediatikoa da batez ere eta Patxi Lopez lehendakariaren ahalegin nagusia izan da lehengo agintarien eta oraingoen arteko jokaera desberdina nabarmentzea. Ezker abertzaleko minoria bat ezik, gizartearen gehiengo nagusia ETAren aurka dagoela ikusarazi nahi izan zen Bilboko manifestazioarekin. Eta [...]
Eduardo Puelles inspektore buruaren hilketak gauzak bere lekuan utzi ditu berriz. Bazegoen ETAren su-eten isil baten zurrumurrua, indar gutxikoa egia esan, baina zurrumurru azken finean, eta halakoen aurrean beti gaude ea zer etorriko den. EAEko martxoko autonomi hauteskundeen ondoren, ETAk argi adierazi zuen Lopez lehendakariaren gobernu osoa zela bere helburu. Ez zegoen su-etenetarako tarte handirik, [...]
(ARGIAren 2189. zkian argitaratua) Ekainaren 18an bi hilabete bete dira Jon Anza desagertu zenetik. Apirilaren 18an Baionan trena hartu zuen Okzitaniako Tolosara heltzeko asmoz. ETAk jakinarazi duenez, bere militantea da, eta dirua zeraman Tolosan bertan erakundearekin zuen hitzordura; talde armatuaren esanetan, ohartuak ziren polizia jarraika zuela. Anzak 20 urte igaro zituen Espainiako espetxeetan eta gaur [...]
(ARGIAko 2186. zkian argitaratua) “Estrategia politiko-armatu egokia finkatzea” da ETA egiten ari den hausnarketaren helburua eta udarako amaitua izango duela jakinarazi du erakunde armatuak Garari eskainitako elkarrizketan. Elkarrizketa luzean denetarik jorratzen da, halakoetan ohikoa den legez, baina bereziki azpimarratzen da egoeraren desblokeoa “herri honen eskubideak aintzat hartzen dituzten indarren dispertsioaren amaieratik eta beren aktibaziotik” etorriko [...]