Ez da Agiria izan, baina agiri ona da. Agiria bere testuinguruan, hori da bere indargunea orain. ETAk beste su-eten baten berri eman du terminologia bitxi baten bidez, eta ezker abertzaleak kokatu egin du: Zutik Euskal Herria-k finkatutako testuinguruan dago, Bruselako Adierazpena betetze bidean doa, eta prozesu hau atzeraezina da.
Hau ez da Agiria, baina agiri ona da. Hori da gutxi gora-behera ETAk gaur emandako berriari egin zaion balorazio orokorra. Espero zen zerbait eta etorri da. Aspaldi esaten zen ETA iragarri gabeko su-eten batean zegoela, eta gaur hala zela iragarri du. Bai, badakit zehazki “eraso ekintza armaturik ez burutzeko erabakia” esan duela eta horrek izango [...]
ONERAKO edo txarrerako, hasi berri den ikasturte honetan gertakizun klabeak izango direla antzematen dugu gehienok, batez ere normalizazio politikoaren eta bakegintzaren eremuan. Hainbat arrazoirengatik, ezinbestekoa da orain arteko ildo garrantzitsuak indartzea edo ahultzea. Gura ala ez, denok gaude ETAk Bruselako Ekimenari erantzungo dionari begira. Halakoetan era guztietako datak eta zurrumurruak zabaltzen dira, gehienak modu interesatuan [...]
ETA-REN su-etenaren zain dago ezker abertzalea, zain euskal klase politikoa, zain euskal gizartearen gehiengoa. Isilpeko su-etenetik aitortutako su-etenerako jauzia litzateke, denak adierazten baitu ETAk atentaturik egiten ez badu, hori bakarrik uler litekeela ezker abertzaleak daraman prozesuaren baitan.
Aberri Egunaren atarian etorriko ote da menia? Batek daki, baina badirudi Bruselako Adierazpenak jadanik betetzen duela orain arteko berrikuntza kupoa. Luze joko du honek guztiak eta “hobeto dosifikatzea” pentsatuko dute batzuek. 2009ko udako oporren bueltan iragarri zuen legez kanpoko ezker abertzaleak barne hausnarketa eta eztabaida prozesuari ekingo ziola. Gero etorri ziren Arnaldo Otegi, Rafa Diez [...]
(ARGIAren 2225. zenbakian argitaratua) Mayor orejak, akaso badu arrazoi punturik Zapatero eta ETAri buruz esan dituenetan. Ez konplizeak diren horretan, jakina, elkar ordezkatzen dutenaren aurka ari baitira aspaldi, bitarteko ia guztiak erabiliz. Baina ENAMek eta PSOEk eman beharreko urratsak elkar elika dezaketela, ez da zalantzarik. Ekonomi krisiak Zapatero nola higatu duen ikusita, PPk irentsi egin [...]
(ARGIAko 2224. zenbakian argitaratua) Lizarra-Garaziko prozesuan behar besteko pazientziarik ez izatea leporatu zitzaion ezker abertzaleari, besteak beste. Berdin Loiolako prozesuan. Eta akusazio horietan ez da arrazoirik falta. Bi bake prozesuen izaera desberdina izan zen eta, beraz, azterketa desberdina merezi dute, baina argi dagoena zera da, herri honetako historian ETAren orria pasatzea asko kostako dela. Edozein [...]
Batasunak berretsi egin ditu orain arteko eztabaida prozesuan argitaratutako ideia nagusiak, funtsean “Fase politikoaren eta estrategiaren argipena” eta Altsasuko Adierazpenean kaleratutakoak. Honakoak dira lau ideia nagusiak: bat, badira baldintzak burujabetzaren aldeko indarrak biltzeko; bi, zeregin horretan bide politikoak eta demokratikoak bakarrik erabiliko dira; hiru, Mitchell printzipioen metodologia jarraituko da; eta lau, hau guztia ezker abertzale [...]
(ARGIAko 2217. zenbakian argitaratua) EZ ULERTZEA “ni papa”, ardoa eta uraren dialektika, “apal” berezi horiek, itzulpen txar edo itzulpenik gabeko epaiketak, terrorismoaren apologia frogatzeko Jon Idigorasen aipamenak… Auzitegi Nazionaleko pasarteekin barre egin dugu askok azken asteetan, baina barrearen atzean amorrua multzo handitan pilatzen da. Auzitegi Nazionalean beti gertatu dira oso egoera larriak, baina ohitu gara. [...]
(ARGIAren 2216. zenbakian argitaratua) Egunkaria auzia azken txanpan sartu da eta oraindik ez da inondik inora ikusi akusazioaren funtsik, hau da, Egunkaria ETAren aginduetara egon zela eta akusatuak etakideak direla. Ez zen agertu instrukzio osoan eta orain epaiketan ere ez; salaketen arrastorik ez eta akusazioen lekukoen ahultasuna barra-barra. Guardia zibil itzultzailearena latza izan zen: euskaraz [...]