Ez dut analisirik idazteko gogorik

Orain behintzat ez, bihar biharkoak. Bizikletan harrapatu nau ETAren agiriak, kalean, umeekin, eta kasketa eta “gose naiz” eta arrautza eta txorizo artean, haserre etxeko txikiarekin, eta jogurra, zerealak… Eta telefonoa erredakziotik, Lander da: “Heldu da, 7etan… lasai, ari gara…”. Eta nik “bihar arte bai, akaso gauen idatziko dut; akaso ez, seguru…”. Eta lapikoa eta xaboiarekin [...]

Elkarrizketa publikorako inflexio puntua

Denok gaude asteleheneko Donostiako Nazioarteko Konferentziak eskainiko duenaren zain. Eta zerbait handia dela irudikatzen dugu, potoloa, erabakigarria. Zenbatetan esan dugun berdintsua! Baina ez dugu halakorik inoiz bizi izan.

ETAren aitortza garrantzitsuak

Zer, noiz eta nola. Beste askoren  artean horiek behintzat jorratu daitezke ETAren azken agirian eta azterketaren ondorioak onak direla esan liteke, bere hausnarketa bat  datorrela su-etena indarrean jarri zuenetik  emandako distentsio urratsekin. Eta bide horretan jarraitzeko asmoa agertzen du.

Nazioarteko eragileak, lekuko deserosoak

ETA-K isilik jarraitu izan balu, bere isiltasuna susmagarria zatekeela adierazi da zenbait hedabidetan. Hitz egiten badu, aldiz, “publizitatea da” edo “bere bizitzako une gaitzenean nabarmendu beharra”. Edo hitz egitekotan, diote hainbatek “bere desagerpena iragartzeko” beharko luke. Edo esaten duena baino “esaten ez duena da garrantzitsuena”. Era denetako adierazpenetarako ematen du ETAren azken agiriak.

Kontsentsurik handienaren ezintasunak

ETA-K bere jardun armatua utzi behar du. Euskal gizartean gaur egun ez dago eskaera horrek adina kontsentsu biltzen duenik. Eragile bakoitzak bere arrazoiak ditu, baina baieztapen horrek euskal herritar ia guztien adostasuna biltzen du. ETAk ez du oraindik ase eskakizun hori, bidean da edo egon liteke, baina oraindik ez ditugu bere benetako asmoak ezagutzen, ez [...]

Denok trenera, hurrengo geltokia bakea da

ETA-ren agiria esperotakoa izan da, gutxienez edukiari dagokionez: Gernikako eta Bruselako adierazpenetan eskatutakoak onartu ditu eta kito. Labur eta zehatz, eskertzekoa ere badena. Halako testu zehatz guztietan gertatzen den moduan, denak adierazten du berba bakoitzaren atzean sukalde lan handia dagoela. Baina prozesu honek aurrera jarraitu ahal izateko eskaera garrantzitsuena agirian dago: su-eten iraunkor eta orokorra, [...]

Agiriaren ondorengoaz dagoeneko

ETA-REN KOMUNIKATUA une batetik bestera ezagutu dezakegunean, idazten dena zahartua geratzearen arriskua bizi dugu egunotan. Edo ez, inoiz ez bezala, bai baitirudi agiri horrek zer esango duen ezagun dugula dagoeneko: Gernikako Akordioa eta Bruselako Adierazpenak eskatu bezala, su-eten iraunkor eta egiaztagarriaren jakinarazpena; eta horrek esan nahi du, besteak beste, zerga iraultzailea-ren eskaera eta bestelako mehatxuen [...]

ETA-ren baietzaren zain

EZKER ABERTZALEA hauteskundeetara nola aurkeztu ahal izango den, hori da gakoaren iltzea orain. Duela oso gutxira arte, bazirudien datorren maiatzerako ez zela posible izango, eta orain ordea, kontrakoa dirudi. Arnaldo Otegiren El Pais-eko elkarrizketarekin hasi zen PSOEren irudi biraketa eta honek irekitze bidean jarraitzen du.

Gernika eta Foronda ez ziren hain urruti

ELUR PILOTAK handitzen jarraitzen du eta bake prozesu berri hau ere itxura hartzen ari da apurka, hori bai bakoitza bere rolean murgilduta, baina hurbilpen urratsak emanez. Salbu eta PSOEren eta PPren kasuan, jakina. Baina bloke honetan ere, lehenago edo geroago, sortuko dira pitzadurak. Honek guztiak duen itxurarekin, oso gaitza da Jose Luis Rodriguez Zapateroren zapadoreak [...]

“Eta hala ere, mugitzen da”

KATUA ETA SAGUAREN jolasaren antza hartzen ari da ETAren komunikatu eta ezker abertzalearen berehalako balorazioena. Eta abestian ez bezala, oraingoan bada su-etenik: “baldintzarik gabekoa, iraunkorra eta atzeraezina”. Irailaren 5ean, ezker abertzalea agudo arduratu zen ETAren komunikatua bere testuinguruan jartzen eta orain ere berdintsu.