A ze saltsa Kataluniako soberanismoan!

ERCko zatiketa baten ondorioz sortu zen iragan udazkenean Reagrupament, Joan Carretero Generalitateko Gobernazio sailburu ohiak gidatutako alderdia. Lau hilabetetan 3.000 militantetik gora bildu ditu. Esquerrak hiruko gobernuan zuen zeregina ondo ez ikusteaz gain, Reagrupamenten ustez, ERC oso epe luzera begira ari zen burujabetzarekin. Aurten egingo diren hauteskunde autonomikoei begira, Carreterok agindu zuen datorren legealdian Kataluniako [...]

Barne lehia gogorra ERC-n

Une gaitza bezain interesgarria bizi du ERCk eta bihartik hasi eta datorren 14ra arte egun erabakigarriak biziko ditu. Bihar bertan, ekainak 7, alderdiko lehendakari eta idazkari nagusiak hautatuko ditu militantziak –zuzendaritza zuzenean hautatzen duen alderdi bakarretakoa da– eta 14an egingo den 25. kongresuan exekutiba berria osatuko da.