Denbora

(ARGIAko 2224. zenbakian argitaratua) Lizarra-Garaziko prozesuan behar besteko pazientziarik ez izatea leporatu zitzaion ezker abertzaleari, besteak beste. Berdin Loiolako prozesuan. Eta akusazio horietan ez da arrazoirik falta. Bi bake prozesuen izaera desberdina izan zen eta, beraz,  azterketa desberdina merezi dute, baina argi dagoena zera da, herri honetako historian ETAren orria pasatzea asko kostako dela. Edozein [...]

Bada berrikuntzarik ETAren agirian

(ARGIAko 2215. zbkian argitaratua) ZUHUR eta ezkor hartu da ETAren azken komunikatua, ez ei du borroka armatuaren amaiera iragartzen, ETAren aldetik interesatzen den komunikatu bakarra “armak noiz eta non utziko dituen iragartzen duena da” eta gisakoak errepikatu dira beste behin ere. Eta bai, ETArekin zuhur ibiltzea da logiko eta zentzuzkoena; ez da samurra bere komunikatuak [...]

Urte berrirako ametsa

(ARGIAren 2213. zbakian argitaratua) ENAMeko ezker abertzaleak eztabaida prozesu interesgarria amaituko du hilaren hondarrean. Funtsean borroka armatuaren amaiera dago ezbaian, eta bada arrazoirik etorkizunari esperantzaz begiratzeko. Historikoki ENAM osoak modu bateratuan eman ditu bere urrats estrategikoak eta oraingoan ere molde horretan hartu dira erabaki nagusiak. Zatiketa saihestea izan da eta da ezker abertzalearen barruan dagoen [...]

Kanpokoaren indarra

(ARGIAren 2205. zbkian argitaratua) Gatazka politikoaren kudeaketa luzean urrats berri baten sozializazioa bizitzen ari gara asteotan. Ezker abertzaleko buruzagien atxiloketak, Donostiako manifestazioa, Batasunaren barne eztabaida, independentziaren aldeko indar metaketa bultzatzeko EAren erabakia, Nazio Eztabaidagunearen berraktibatzea… eta gainera Lokarriren eskutik etorritako Brian Currinek diosku baietz, kasu egiteko Batasunaren baitan egosten ari denari. Eta, jakina, edozein taldetan [...]

Laguntza bai, baina gakoa ENAMen baitan dago

(ARGIAko 2203. zbkian argitaratua) ARNALDO OTEGIK udazkenean polo soberanistarekiko mugimenduak izango zirela iragarri zuenean, ulertu zen oro har zertaz ari zen. Gatazka bortitza gatazka politikoa bihurtu behar zen, soberanisten asmoak estrategia politiko bateratu berri batean finkatu behar ziren. Baina nahasmena ere sortu zuen, besteak beste hori EAJ eta Aralar barik egin beharko zela ere iradoki [...]

‘Non da Jon?’, galdera logiko eta ezinbestekoa

(ARGIAren 2199. zbkian argitaratua) Apirilaren 18az geroztik desagertua dago Jon Anza eta ez da haren inolako arrastorik ageri, desagertu politikoen inguruan gertatu ohi den moduan. Anzak 21 urte pasatu zituen espetxean eta 2005ean Ahetzera (Lapurdi) jo zuen bizitzera, Hego Euskal Herrian bere burua jazarria ikusten zuelako. Iragan apirilaren 18an Baionan trena hartu zuen goizeko 7etan, [...]