Haizeak atzo Euskaldunan utzitakoa

Duela hamabost egun Euskaldunon Egunkariaren epaia ezagutu zenean, poza borborka barreiatu zen Euskal Herri osoan, eta Martin Ugalde Kultur parkean bereziki.  Zalantza guztiekin espero bazen ere, azkenean iritsi beharrekoa heldu zen Madrildik. Bilboko Euskaldunako atzoko poza pausatuagoa zen, harlauza itzela gainetik kendu izan duenaren poz sakona, bigarren harlauzari bultza egiteko indarra hartzen duenaren alaia. Bigarrenaren [...]

Ez da justiziarik Espainian

Artikulu hau atzo eguerdian idatzi nuen arrapaladan, Egunkaria auziaren epaiaren berri izan bezain agudo. Kontua da “Maltzagatik” nire asteroko kronika astelehen eguerdian entregatzen dudala eta hor nengoela atzo goizean epaia noiz aterako zain. Laster erabaki nuen ezin nuela zain egon, epaia 12:00etan, 13:00etan edo 15:00etan atera zitekela, edo beranduago. Beraz, egin nuen nire ohiko kronika [...]

Pentsioak: neoliberalismoaren gezurrak

(ARGIAko 2219. zenbakian argitaratua) Erretiro adina atzeratzeko proposamena, funtsean, datu demografiko batean oinarritzen da, hau da, gazte eta adineko pertsonen proportzio aldaketa: demografiak behera egin du, beraz, gero eta urriagoa izango den gazte taldeak gero eta ugariagoa den adineko taldearen pentsioak mantendu beharko ditu, eta pentsio sistema hori bideraezina da.

Blanca Urgell: berandu, makal eta ilun

Ahozko auzia bukatutako egun berean plazaratu zuen agiria Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgellek. Zuzenbide estatuko instituzioen arteko delako begirune horri begira  behar zen garaian agian, Guardia Zibilak eta epaile instruktoreak zapalduko herritarren giza eskubideekiko ardura eta kezka erakustearen aldetik berandu, makal eta ilun. Badirudi zerbait adierazi gura zuela Kultura Sailak eta aspalditik espero zen, baina [...]

Amorrua multzo handitan pilatua

(ARGIAko 2217. zenbakian argitaratua) EZ ULERTZEA “ni papa”, ardoa eta uraren dialektika, “apal” berezi horiek, itzulpen txar edo itzulpenik gabeko epaiketak, terrorismoaren apologia frogatzeko Jon Idigorasen aipamenak… Auzitegi Nazionaleko pasarteekin barre egin dugu askok azken asteetan, baina barrearen atzean amorrua multzo handitan pilatzen da. Auzitegi Nazionalean beti gertatu dira oso egoera larriak, baina ohitu gara. [...]

Borroka

(ARGIAren 2216. zenbakian argitaratua) Egunkaria auzia azken txanpan sartu da eta oraindik ez da inondik inora ikusi akusazioaren funtsik, hau da, Egunkaria ETAren aginduetara egon zela eta akusatuak etakideak direla. Ez zen agertu instrukzio osoan eta orain epaiketan ere ez; salaketen arrastorik ez eta akusazioen lekukoen ahultasuna barra-barra. Guardia zibil itzultzailearena latza izan zen: euskaraz [...]

Akusatuen aulkia bete beharra zegoen

Baziren arrazoi sendoak pentsatzeko Egunkaria auzia ez zela ahozko epaiketara iritsiko, baina azkenean epaiketa egingo dela ebatzi du Javier Gomez Bermudez epailea buru duen Auzitegi Nazionaleko penal arloko lehenengo salak. Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Juan Mari Torrealdai, Txema Auzmendi eta Xabier Oleagak, beraz, ahozko epaiketari egin beharko diote aurre. Egunkaria itxi zela sei urte iragan [...]