Terrorismoaren Aurkako Akordioa, Madril 2000ko abendua

(ARGIAko 2190. zkian argitaratua) Berrikuntza bai, baina ez da ezustekorik izan Eduardo Puellesen hilketari emandako erantzunean. Berrikuntza mediatikoa da batez ere eta Patxi Lopez lehendakariaren ahalegin nagusia izan da lehengo agintarien eta oraingoen arteko jokaera desberdina nabarmentzea. Ezker abertzaleko minoria bat ezik, gizartearen gehiengo nagusia ETAren aurka dagoela ikusarazi nahi izan zen Bilboko manifestazioarekin. Eta [...]

Bistan da, ez da isileko su-etenik

Eduardo Puelles inspektore buruaren hilketak gauzak bere lekuan utzi ditu berriz. Bazegoen ETAren su-eten isil baten zurrumurrua, indar gutxikoa egia esan, baina zurrumurru azken finean, eta halakoen aurrean beti gaude ea zer etorriko den.  EAEko martxoko autonomi hauteskundeen ondoren, ETAk argi adierazi zuen Lopez lehendakariaren gobernu osoa zela bere helburu. Ez zegoen su-etenetarako tarte handirik, [...]