HAUTESKUNDE USAINA bapo ari da barreiatzen euskal politikan. Espero bezala, ezker abertzalearen proposamenak ez du lortu Aralar eta EAren baiezkorik, baina ezker abertzaleari, besteak beste, kanpaina prestatzeko aukera eskaini dio horrek, nahiz eta oraindik ez dakien legez egon ahal izango den ala ez.
EZKER ABERTZALEAK proposamena luzatu die Aralar eta EAri Nafarroako Legebiltzarrerako koalizioa osatu eta elkarrekin aurkezteko. NaBai beste era batera osatzeko, EAJrik gabe, pentsa dezake askok. Eta ezetz, hori ezinezkoa dela iritziko dio beste askok, Batzarre eta EAJrik gabe hori ez litzatekeela NaBai. Eta, zalantzarik ez, ez litzateke sorrerako NaBai, baina izan zitekeen beste NaBai bat. [...]
LARUNBATEKO manifestazioak iradoki zuen euskal gizarteko gehiengo soziala non dagoen: giza eskubide guztien alde, eskubide zibil eta politikoen alde eta, une politiko zehatz honi dagokionez, bake prozesu sendo eta atzeraezina bultzatzeko irrikitan. Hori da mamia, garrantzitsuena. Adierazi EHk lehenik eta ondoren Sabin Intxaurragak eta Iñaki Zarraoak beste zenbait herritar ezagunekin batera deitutako manifestazioak debekatu ondoren, [...]
ESPAINIAKO GOBERNUAK ez ikusiarena egin dio ETAren iragarpenari, publikoki bederen. Eta bai, indar harremanak daudenean egonda, ez da ulergaitza jarrera hori, irabazlearena egitearena alegia. Baina gatazketan aritutako edozeinek daki horrek ez duela zauria ondo itxiko, inteligenteagoa dela gatazkaren ondorio humanoak konpondu, ondoren lehia politiko normalizatuari ateak irekiz.
(ARGIAko 2222 zenbakian argitaratua) Martxoaren 15EAN bukatuko da Aralarrek NaBai-ko beste alderdiei emandako epea. Egun horretarako EAk, EAJk eta Batzarrek erantzun beharko diote Aralarri honek koalizioaren egitasmoei buruz egindako proposamenari buruz. Gainerako alderdiek protagonismoa leporatu diote Aralarri, bereziki EAk. Aralarrek, ostera, NaBai-ren programa politikoa orain arte baliagarria izan dela, baina aurrerantzean zehaztu egin behar dela [...]
Batasunak berretsi egin ditu orain arteko eztabaida prozesuan argitaratutako ideia nagusiak, funtsean “Fase politikoaren eta estrategiaren argipena” eta Altsasuko Adierazpenean kaleratutakoak. Honakoak dira lau ideia nagusiak: bat, badira baldintzak burujabetzaren aldeko indarrak biltzeko; bi, zeregin horretan bide politikoak eta demokratikoak bakarrik erabiliko dira; hiru, Mitchell printzipioen metodologia jarraituko da; eta lau, hau guztia ezker abertzale [...]
(ARGIAko 2195. zkian argitaratua) EAJ-K SOBERANISMOARI ez diola uko egin baietsi zuen EBBko lehendakari Iñigo Urkulluk alderdiaren 114. urteurrenean Bilbon. “Baina norbaitek pentsatzen badu baietz, pentsa dezala geldiune hori teknikoa dela”, gaineratu zuen. Abertzaletasunaren egungo egoera jorratzen duen LARRUNeko 113. zenbakian, Xabier Arzalluzek honakoa zioen: “EAJko Batzar Nazionalari galdera hau egingo nioke: independentistak zarete, bai [...]
(ARGIAko 2193. zkian argitaratua) Jose Maria Sagardui “Gatza” libre izango da datorren urtean Espainiako espetxean 30 urte egin ondoren. Atxilotua eta espetxeratua izan zen 1980ko sasoi hartako agintariek ozen esan zuten: “Terroristek beren krimenak ordaindu beharko dituzte”. Eta gogotik ordaintzen ari da preso zornotzarra, bai horixe. Gaur egun ere gisakoak entzuten dira atxilotu andana gertatzen [...]
(ARGIAko 2188. zbkian argitaratua) Arrazoi du Iñaki Galdosek EA ezker abertzalearekin ligatzen saiatu dela dioenean. Ez dakit zirriak izan diren edo ukitu bako gertutasuna izan den, baina emozioa egon badago edo egon da bederen. Datorren kongresurako ponentzia politikoan argi eta garbi iradokitzen dute norabidea, nahiz eta ibilbide orririk ez den zehazten.