Terrorismoaren Aurkako Akordioa, Madril 2000ko abendua

(ARGIAko 2190. zkian argitaratua) Berrikuntza bai, baina ez da ezustekorik izan Eduardo Puellesen hilketari emandako erantzunean. Berrikuntza mediatikoa da batez ere eta Patxi Lopez lehendakariaren ahalegin nagusia izan da lehengo agintarien eta oraingoen arteko jokaera desberdina nabarmentzea. Ezker abertzaleko minoria bat ezik, gizartearen gehiengo nagusia ETAren aurka dagoela ikusarazi nahi izan zen Bilboko manifestazioarekin. Eta [...]

Abertzaletasun historikoa eta ezkerreko abertzaleak

(ARGIAko 2188. zbkian argitaratua) Arrazoi du IƱaki Galdosek EA ezker abertzalearekin ligatzen saiatu dela dioenean. Ez dakit zirriak izan diren edo ukitu bako gertutasuna izan den, baina emozioa egon badago edo egon da bederen. Datorren kongresurako ponentzia politikoan argi eta garbi iradokitzen dute norabidea, nahiz eta ibilbide orririk ez den zehazten.

Kongresoa, zatiketa egiaztatzeko unea

Aste honetako ARGIAko Maltzagatik artikuluan agertutakoa da beheko testua. Bertan EAren zatiketaz aritu nintzen, baina astelehen goizean, hilaren 1ean idatzia dago eta artean ez zen publikoa Alkarbideren sorrera. Arratsalde horretan hasi zen aireratzen komunikabideetan. Ez da lehenengo aldia aldizkarirako zerbait idatzi eta etxeetara iritzi arteko hiruzpalau egunetan artikuluaren zati batzuk zahartuak geratzen direla edo analisia [...]