Krisia ate joka… diru-laguntzak behera

ARGIA-KO kazetari gehienok abuztuan egiten dugu opor, gure irakurleak ezagun duen moduan abuztuan ez baita aldizkaririk kaleratzen. ARGIA.com-ekoak geratzen dira lanean. “Deskonektatu eta indarrez itzuli”, luzatzen diogu elkarri. Hala behar du eta horretan saiatuko gara, baina uztailean egin dugun akziodunen batzarrak ez du aho-zapore onik utzi. Krisia ate joka da.

Hiru telebistek euskarazko hedabide guztiek baino 313 bider diru-laguntza gehiago jaso dute

Bikoitza ez, ezta hirukoitza ere, hamar bider gehiago ere ez, ezta 100 gehiago ere. Nafarroako gaztelerazko hiru telebistek Nafarroako euskarazko komunikabide guztiek baino 313 bider diru-laguntza gehiago jasoko dute aurten.