Iragan astelehen goizean egindako kronika da ondorengoa, El Pais-ek Arnaldo Otegiri egindako elkarrizketan oinarritua. Asteartean inprentatik aterata irakurri nuen eta ez nintzen oso gustura geratu bukaerarekin. Bake prozesu saio berriaren egoera aldatzen ari dela aztertzen da analisian, apurka, baina aldatzen; eta Otegiren elkarrizketa hori ere horren adierazle zela. Bukatzen nuen esanez: “Elkarrizketa honek Otegi sendotu [...]
(ARGIAko 2222 zenbakian argitaratua) Martxoaren 15EAN bukatuko da Aralarrek NaBai-ko beste alderdiei emandako epea. Egun horretarako EAk, EAJk eta Batzarrek erantzun beharko diote Aralarri honek koalizioaren egitasmoei buruz egindako proposamenari buruz. Gainerako alderdiek protagonismoa leporatu diote Aralarri, bereziki EAk. Aralarrek, ostera, NaBai-ren programa politikoa orain arte baliagarria izan dela, baina aurrerantzean zehaztu egin behar dela [...]
(ARGIAko 2220. zenbakian argitaratua) “Zutik Euskal Herria” kaleratu ondorengo zalaparta, funtsean, egungo une politikoan espero zitekeena da: alderdi eta indar abertzaleek oro har ondo hartu dute, denak era positiboagoan, baina EAk –batez ere– eta ELAk prozesuari konfiantza gehiago eskainiz eta elkar lanerako ateak garbiago zabalduz. EAJk eta Aralarrek ere norabide egokian ikusi dute agiria, baina [...]
(ARGIAren 2216. zenbakian argitaratua) Egunkaria auzia azken txanpan sartu da eta oraindik ez da inondik inora ikusi akusazioaren funtsik, hau da, Egunkaria ETAren aginduetara egon zela eta akusatuak etakideak direla. Ez zen agertu instrukzio osoan eta orain epaiketan ere ez; salaketen arrastorik ez eta akusazioen lekukoen ahultasuna barra-barra. Guardia zibil itzultzailearena latza izan zen: euskaraz [...]
(ARGIAren 2213. zbakian argitaratua) ENAMeko ezker abertzaleak eztabaida prozesu interesgarria amaituko du hilaren hondarrean. Funtsean borroka armatuaren amaiera dago ezbaian, eta bada arrazoirik etorkizunari esperantzaz begiratzeko. Historikoki ENAM osoak modu bateratuan eman ditu bere urrats estrategikoak eta oraingoan ere molde horretan hartu dira erabaki nagusiak. Zatiketa saihestea izan da eta da ezker abertzalearen barruan dagoen [...]
(ARGIAren 2008. zbakian argitaratua) Altsasuko adierazpenak bere bidea egiten jarraitzen du eta pentsatzekoa da bultzagileak pozik izango direla orain arte izandako emaitzekin. Kanpora eta barrura begira ari ziren Altsasun bildutakoak, oso pertsona esanguratsuak eta esango nuke batez ere HB eta gero Batasuna izan dena ordezkatzen zela han.
(ARGIAko 2192. zkian argitaratua) Estrasburgoko auziak ezker abertzaleko sektore askoren esperantzak latz zapuztu ditu. Edozer aurreikusten zen, baina esperantzak ere handiak ziren… Alderdien Legearen aurkako jarrera agertu dutenentzat, Batasunaren legez kanporatzeak erabat urratzen ditu joko politikorako arauak; hala adierazi da behin eta berriz berau indarrean jarri zenetik. Alde horretatik ezinezkoa da irenstea Estrasburgoko Auzitegiak emandako [...]
Estrasburgoko Auzitegiaren epaia HB eta Batasunaren aldekoa izan balitz, garaipen handiaz hitz egingo litzateke Alderdien Legearen aurka daudenen artean; eta ez dakit norainokoa, baina bazen aldeko izatearen esperantza. Beraz, kontrakoa denean ezker abertzalearen aurkako kolpe latza dela ondorioztatu behar da. Duela ia urte eta erdi Europako auzitegi honek helegitea onartu zuenean, alderdien legearen aurka agertutako [...]
Ezker Abertzalea, ezker abertzalea, ezker abertzale historikoa, legez kanpoko ezker abertzalea, ezker abertzale nagusia, ezker erradikala, ezker independentista, independentistak eta ezkertiarrak… Testuinguruak gehienetan esaten digu nori edo zeri buruz ari garen, baina ez da samurra anabasa horretan mugitzea. Eta bat edo beste erabiltzeak, sarri bere esangura ere badu. Ezker abertzalea Batasunaren ezker abertzalea bakarrik ez [...]