(ARGIAko 2203. zbkian argitaratua) ARNALDO OTEGIK udazkenean polo soberanistarekiko mugimenduak izango zirela iragarri zuenean, ulertu zen oro har zertaz ari zen. Gatazka bortitza gatazka politikoa bihurtu behar zen, soberanisten asmoak estrategia politiko bateratu berri batean finkatu behar ziren. Baina nahasmena ere sortu zuen, besteak beste hori EAJ eta Aralar barik egin beharko zela ere iradoki [...]
Norabide orokor batzuk ikusten dira ezker abertzalearen baitan, baina zenbaitzuren ahaleginak non bukatuko duten ikusteko dago. Besteak beste espetxetik gaitza izan behar duelako kanpoko ezer behar adinako zentzu eta indarrez zuzentzea. Eta pentsatzekoa da Madrilen badela interesik ezker abertzalean egon daitezkeen mugimenduetan eragiteko, bai oztopatzeko edo gutxien gutxienez baldintzatzeko. Ezker abertzaleko bederatzi atxiloketa hauek horretara [...]
Garikoitz Azpiazu, Txeroki, eta Leire Lopezen atxiloketak halakoetan izan ohi diren estaldura mediatiko guztiarekin etorri dira, Francisco Javier López Peña, Thierry, edo bere garaian Mikel Albisurekin gertatu zen bezala. Komunikazioaren munduan ezaguna da gaixo dagoen jende ospetsuaren obituarioak oso aldez aurretik hasten direla prestatzen erredakzioetan, pertsonaia hiltzen denean berari buruzko orrialde edo minutu andana eskaintzeko. [...]