Juanjo Ansoategi, Fagorreko lehendakaria: “Gizarte hau aldatzea zaila izango da, baina guk kanpokoa aldatzea ezinezkoa”

Bagara prozesuaz ARGIArako egindako erreportaian, Juanjo Ansoategi eta Txaro Iraeta elkarrizketatu nituen, Fagorreko lehendakaria eta Arizmendi ikastolako zuzendaria, hurrenez hurren. Ansoategiri egin nion azken galdera, baina leku faltan ez zitzaidan paperean sartu. Honakoa zen: Bagarako asmo ederrak hor daude, baina, batez ere Fagorren internazionalizazio prozesua aintzat hartuta, batek baino gehiagok pentsa dezake ea gizarte hau [...]