Sinn Fein eta IRAren lorratzean

Batasunak berretsi egin ditu orain arteko eztabaida prozesuan argitaratutako ideia nagusiak, funtsean “Fase politikoaren eta estrategiaren argipena” eta Altsasuko Adierazpenean kaleratutakoak. Honakoak dira lau ideia nagusiak: bat, badira baldintzak burujabetzaren aldeko indarrak biltzeko; bi, zeregin horretan bide politikoak eta demokratikoak bakarrik erabiliko dira; hiru, Mitchell printzipioen metodologia jarraituko da; eta lau, hau guztia ezker abertzale [...]

Bada berrikuntzarik ETAren agirian

(ARGIAko 2215. zbkian argitaratua) ZUHUR eta ezkor hartu da ETAren azken komunikatua, ez ei du borroka armatuaren amaiera iragartzen, ETAren aldetik interesatzen den komunikatu bakarra “armak noiz eta non utziko dituen iragartzen duena da” eta gisakoak errepikatu dira beste behin ere. Eta bai, ETArekin zuhur ibiltzea da logiko eta zentzuzkoena; ez da samurra bere komunikatuak [...]

Urte berrirako ametsa

(ARGIAren 2213. zbakian argitaratua) ENAMeko ezker abertzaleak eztabaida prozesu interesgarria amaituko du hilaren hondarrean. Funtsean borroka armatuaren amaiera dago ezbaian, eta bada arrazoirik etorkizunari esperantzaz begiratzeko. Historikoki ENAM osoak modu bateratuan eman ditu bere urrats estrategikoak eta oraingoan ere molde horretan hartu dira erabaki nagusiak. Zatiketa saihestea izan da eta da ezker abertzalearen barruan dagoen [...]

Batasunari beste begiratuko zaio ETAri

(ARGIAren 2008. zbakian argitaratua) Altsasuko adierazpenak bere bidea egiten jarraitzen du eta pentsatzekoa da bultzagileak pozik izango direla orain arte izandako emaitzekin. Kanpora eta barrura begira ari ziren Altsasun bildutakoak, oso pertsona esanguratsuak eta esango nuke batez ere HB eta gero Batasuna izan dena ordezkatzen zela han.