Publikoan emandako urratsik ausartena

EZKER ABERTZALEAK badu alderdi berria eta orain ikusi beharko da Espainiako agintaritza maila desberdinek nola erantzuten duten. Bilbon egindako agerpenak ez du inor hotz utzi eta ezker abertzalearen azken bi urteetako bidean hartutako erabaki sendo eta ausartenetakoa da. Gero eta gehiago ari da bistaratzen ezker abertzalearen prozesu honek ez duela atzera bueltarik.

Atxiloketak baliatzeko unea

Norabide orokor batzuk ikusten dira ezker abertzalearen baitan, baina zenbaitzuren ahaleginak non bukatuko duten ikusteko dago.  Besteak beste espetxetik gaitza izan behar duelako kanpoko ezer behar adinako zentzu eta indarrez zuzentzea. Eta pentsatzekoa da Madrilen badela interesik ezker abertzalean egon daitezkeen mugimenduetan eragiteko, bai oztopatzeko edo gutxien gutxienez  baldintzatzeko. Ezker abertzaleko bederatzi atxiloketa hauek horretara [...]

Gaur EAE-ANV, bihar EHAK

ANV-EAE legez kanpokoa da dagoeneko Espainian. Haren izenean zerbait egiten duenak aginte espainiarraren jazarpena izango du. Espetxea. HB, EH eta Batasunaren bideari jarraitu zaio ezker abertzaleko alderdi zaharrenaren berregituratzeari erantzuteko. Batasunaren legez kanporatzearen ondoren, haren zurrunbilo berean erortzeko aukera ugari zituen ANVk, eta erori da. Loiolako saioa ondo atera izan balitz, beste kukurrukurik izango genuen, [...]