Xabier Letona
Juanjo Ansoategi, Fagorreko lehendakaria: “Gizarte hau aldatzea zaila izango da, baina guk kanpokoa aldatzea ezinezkoa”
Bagara prozesuaz ARGIArako egindako erreportaian, Juanjo Ansoategi eta Txaro Iraeta elkarrizketatu nituen, Fagorreko lehendakaria eta Arizmendi ikastolako zuzendaria, hurrenez hurren. Ansoategiri egin nion azken galdera, baina leku faltan ez zitzaidan paperean sartu. Honakoa zen:
Bagarako asmo ederrak hor daude, baina, batez ere Fagorren internazionalizazio prozesua aintzat hartuta, batek baino gehiagok pentsa dezake ea gizarte hau aldatzeko ez ote den etxetik hasi beharko.
JUANJO ANSOATEGI: Gizarte hau aldatzea gaitza izango da, baina guk kanpokoa aldatzea ezinezkoa da. (jaiki egiten da eta arbelera doa, eskema garbi daukan irakaslearen tankeran). Bai, askok galdetzen dute gauza bera eta ni ere teorian ados nago, baina gero praktikara eramatea beste gauza bat da. Multinazional bat dirua irabaztera doa kanpora, gero bere akziodunen artean banatzeko. Fagor (6.500 langile) zergatik doa? Ederlaneko kasua [automozio sektoreko kooperatiba] aipatuko dugu, hori delako ondoen ezagutzen dudana. Ederlan zergatik doa Ameriketara edo Eslovakiara? Gu behartuta goaz, gure bezeroak hala eskatzen duelako. General Motorsek zera esaten digu: “Edo bazoaz Brasilera ni han piezaz hornitzera, edo bestela hemengoa galduko duzu, desagertu egingo zara”. Biziraupen kontua da.
Fagor Elektratresnak-en, adibidez, 3.000 pertsona ari dira lanean  eta kopuru horrekin ezin du Europan lehiatu Elektrolux edo Bosch-Siemensekin, eta beraz, edo bere burua horietako bati saltzen dio, edo erosten du bera baino handiagoa dena, kasu honetan Brandt , horrek duen arriskuarekin. [Brandt elektratresnen liderra zen Frantzian eta 2005ean erosi zuen Fagorrek).
Une honetan ezin da ezer egin filialetan hemen bezala jokatzeko. Beste kontu bat da hiruzpalau urteko epe bati begira, eta orduan bai. Gu saiatu gara Brasilen eredu kooperatiboa jartzen eta porrot egin dugu. Haiek zugana badatoz kooperatiba egin nahi dutela esanez ondo, baina zu bazoaz haiengana kooperatiba bihurtuko dituzula esanez oso txarto hartzen dute, Brasilen enpresa kapitalistek kooperatiben sorrera bultzatu dutelako langileen eskubideak murrizteko.
Zer eremutan jardungo dute Bagarakoek?
Bagara elkartekoek –denborarekin fundazio moduan eratuko dira– hasierako fase honetan kooperatibak eta hezkuntza arloa bereziki landuko dituzte. Baina horiekin batera, badira gizartean lehentasunez sustatu nahi dituzten hainbat arlo. ARGIAko erreportaian sartu nahi nituen infograma batean, baina leku barik geratu nintzen. Blogera ekarri ditut pentsatuz sarri gauza zehatzez jarduteak teoria ugarik baino pista gehiago ematen dutela. Gizarte esparruak dira eta bakoitzerako aurreikusita dituzten egitasmo potentzialak. Esparruetako lan taldeak osatuta dituzte eta orain bakoitzaren diagnostiko bat egiten ari dira, aurrera begirako zein urratsei ekin erabakitzeko.
Erretiro aktiboaren esparrua
“Orain irakasten” programa
Eskualdeko jardunbideen bulegoa
Etxebizitzaren esparrua
Etxebizitza alternatiboen proiektu pilotua
Inmigrazioaren esparrua
Emakume etorkinen kooperatiba
“Ongi etorkin” euskalduntzeko programa
Landa Garapenaren esparrua
“Baserri eskola”
Produktu ekologikoen banaketa sarea
Kontsumoaren humanizazioaren esparrua
Bigarren eskuko produktuen denda
Bidezko merkataritza sarea
Dependentzia kooperatibizatzearen esparrua
Dependentziaren gestio kooperatiboa
Kultur sorkuntzaren esparrua
Arte eskola
Ostatu esparrua
Kooperatibagintzaz ostatu tematikoa
Gazteen heziketa esparrua
Gazte-heziketarako eskualde erakundea
Nazioarteko elkartasun esparrua
Eskualdeko GKE sarea
Indar bizien harreman esparrua
Eskualdeko eragileen koordinazio sistema
Hizkuntza komunitatearen esparrua
Kafe Antzokia
Eskualdeko hizkuntza eragileen klusterra
Jose Maria Ormaetxea eszeptiko Jon Sarasuaren aurrean
J. SARASUA.
Esperientzia honen ekimenean, enpresa eta pertsona eraldatzeko proiektu soziala zegoen, baina oso modu apal-praktikoan, hori aztertzea da niri gehien interesatzen zaidana. Arizmendiarrieta irakurrita, edota zenbait kooperatibistaren ahotan argi ikusten da, baina une honetan nire ustez badira bi ikuspegi: bata, esperientzia hau enpresa-proiektu soiltzat hartzen duena nahiz eta balore berezi batzuekin izan, eta bestea, ikuspegi zabalagotik esperientzia hau gizarte eraldaketa kooperatiborako esperientzia bezala ikusten duena. Bigarren ikuspegi hau konplexuagoa da eta gaur egun ez da batere erraza. Ametsak, edo arlo berrietan sartzeak prestigioa galdu du kooperatibismoan, pragmatismoak du prestigioa. Ahaztu egin dela dirudi amets utopiko eta aldi berean pragmatikoak izan direla honen guztiaren ama. Nire ustez, ikuspegi zabal horretatik ikusi barik, hau da, enpresa ikuspegi hutsetik haratago joan barik, kooperatibismoaren etorkizunak arazoak izango ditu hemen aztertzen ari garen printzipioak birsortzeko.
Zer herri eredu? Printzipio nagusietan `gizarte eraldaketan’ eragile izatea aipatzen da, baina inork ez du zehazten zer `eraldaketa’ mota den, eta hor edozer gauza sar liteke. Hasierako pentsamenduan, eta bai gaur egungo intuizio berrietan arakatuta, jar liteke ipar bat, nahiz ipar lausoa izan: autoeraketa, gero eta gizarte autoeratuago baterantz jotzea. Izan ote liteke energia sozial eta politikoak bil ditzakeen intuizioa, iparra? Ez dakit. Baina ez da formulazio hutsa, praxian egindakoak bakarrik balio du. Horren praxiak izan baditugu, arlo askotan gainera.
Horrez gain, Arrasateko esperientzia kooperatiboak beste esperientzia komunitario batzuekiko elkartrukatzea landu beharko luke, Antxonek esan duen haritik. Arrasate esperientziak, adibidez, zerbait aporta dezake arkitektura instituzionalaren ikuspegitik. Adibidez, gizarte zerbitzuetarako kooperatiba integralaren eredua garatu du, langileak, erabiltzaileak eta komunitatearen interesak kooperatiba berean uztartuz. Irakaskuntzan badira horrelako esperientziak, kogestio kooperatibak. Euskararen munduan, esaterako, orain arte kultur elkarteak edo antzekoak izan dira, eta hainbat ekimenetarako enpresa ikuspegiaren beharra aipatzen ari dira. Honetarako kooperatiba integralaren ereduak asko eman dezake, gainera malgua da.
J.M. ORMAETXEA.
Niri bizitzan gauzak zehaztea egokitu zait, harriak jartzea alegia. Orduan, ez ditut oso ondo ulertzen esaten dituzuenak. Pentsatzeko modu sakona eta zintzoa duzuela ikusten dut. Baina kooperatiba bati —Fagor elektratresnak, Eroski, Euskadiko Kutxa, Danobat…— ikuspegi teknologikotik munduko enpresa onena izatea eskatzen badiogu, makina onenak egin ditzala, gainera munduan zehar salmenta kokagunean izan dezan esportaziorako, eta bazkideari motibazioa eskatzen badiogu berea den enpresa nazioarte mailan lehiakorra izan dadin, zer gehiago eskatu behar diogu bada. Horrez gain, ia politikoa den inplikazioa eskatzea mundu desberdin bat egiteko… Ez da ados ez nagoela, ez dut uste hori egitea posible denik.
Kooperatibak giza harremanen habitat garrantzitsua izan behar du, non kooperatibistaren hitza eta interesak defendatuko diren, eta gero kanpoan bakoitzak nahi duena egingo du. Seguru nago, hortik ateratzen denak bere baitan eramango du zintzotasunaren hazia. Deba Garaian egundoko zintzotasuna dago, eta bestela ikusi kooperatiben 45 urteko historian zenbat diru lapurtu den, gehien eraman duenak 60 milioi pezeta (2,4 milioi libera inguru) eraman du. Udaletan ere zintzotasuna eta eraginkortasuna dago, eta horrek badu zerikusirik kooperatibetako baloreekin.
Gaur egun badago gabezia bat kooperatibetan, memoria soziala, eta honekin ari naiz xaxatzen egunotan zenbait jende. Kooperatibak enplegua sortzen ari dira eta horren memoria bat beharko litzateke grafiko samur batzuetan islatua bazkideek oso argi ikus dezaten egiten dena. Hezkuntza eta formazioan egiten denarekin berdin, Mondragon Unibertsitatetik haratago doana. Eta berdin beste zenbait gauzekin, komunitateak ikus dezan egiten direnak. Ikuspegi sozial hori aipatzen duzunean, Jon, motz geratzen zara hori definitu egin behar didazu.
J. SARASUA.
Luze joko luke unibertsitatearen gaiak. Ikuspegi etiko-soziala modu desberdinean jorratzetik, gizarte zientzien fakultate bat eratzeraino.
J. M. ORMAETXEA.
Hemen eratu den humanidade fakultatea bide horretan doa…
J. SARASUA.
Ikusi egin beharko litzateke.
J. M. ORMAETXEA.
Definizio maila handiagoa beharko nuke, baina horrelako talde enpresarial bat ezin da bizitzaren ikusmolde politiko baten aitzindari izan. Bat EAJkoa ateratzen da, bateren bat PPkoa, eta HBkoak beste batzuk… baina gehiago ezin duzu eskatu, eta guztiak elkarrekin bizi izan gara, ondo gainera. Zergatik? Kooperatibismoari zegozkien gaietan bat gentozelako. ETArekiko oso gertu zegoen jendearekin ondo moldatu naiz Euskadiko Kutxan, instituzioarekiko izugarri eraginkorrak zirelako.
(LARRUN, 1999ko azaroa)
Nafarroa Bai-ko korapiloa
(ARGIAko 2222 zenbakian argitaratua)
Martxoaren 15EAN bukatuko da Aralarrek NaBai-ko beste alderdiei  emandako epea. Egun horretarako EAk, EAJk eta Batzarrek erantzun beharko  diote Aralarri honek koalizioaren egitasmoei buruz egindako  proposamenari buruz. Gainerako alderdiek protagonismoa leporatu diote  Aralarri, bereziki EAk. Aralarrek, ostera, NaBai-ren programa politikoa  orain arte baliagarria izan dela, baina aurrerantzean zehaztu egin behar  dela dio, batez ere ezkerreko zutoinak finkatuz, bestela koalizioa  edukiz ustuta geratuko dela.
Aralarreko Nafarroako koordinatzaile Txentxo Jimenezek argi aipatu  zuen iragan igandean Diario de Noticias-en egindako elkarrizketa batean:  “Erabakia hartu gabe dago, baina gaur gaurkoz ez dago 2007koaren gisako  konpromisoa sinatzeko baldintzarik, koalizioko beste alderdiek ez dute  horretarako aldarterik. Gerta liteke, beraz, NaBai ez egotea  hauteskundeetan”.
Beste alderdiek adierazi dutenez, dagoeneko erantzun diote Aralarren  proposamenari. Jimenezek, aldiz, agiri gisa ez dutela ezer jaso zehazten  du aipatu elkarrizketan, salbu eta EAJren aldetik.
Zer gertatuko da, hortaz, martxoaren 15aren biharamunean? Aralarrek  nekez bete ahal du bere mehatxua, inork ez luke ulertuko eta gainera  Jimenezek elkarrizketa horretan argi adierazi du ez duela hala egingo,  nahiz eta tituluak eta barruko lerroen arteko informazioak ez duen argi  uzten noiz argituko den: tituluak dio “udarako oporren aurretik” eta  barruko lerroek “oporretarako jakingo dela”, eta martxoaren  15eko  ondorengo oporrak Aste Santukoak dira, apirilaren hasieran.
NaBai-ren ohiko barne egoerak ez du laguntzen oraingo egoera txukun  gainditzen, baina Batasunaren egoera berriak ere eragin zuzena du  NaBairen krisi honetan.
EAk zein Aralarrek NaBai-n sartzeko gonbitea egin diote Batasunari,  baina Batzarrek eta EAJk adierazi dute jada haiek ez leudekeela hor, une  honetan ez dagoelako horretarako baldintzarik. Batasunak ere molde  askotan eta sarri adierazi du NaBai-ren proiektuarekiko arbuioa.
Orduan zer? Ezkerreko ikuspegia modu zabalean hartuta eta perfil  abertzalea uztartuta, badirudi logikoagoa litzatekeela Batasuna, Aralar  eta EAk koalizioa osatzea. Hau da, 1999ko EH, baina EArekin eta  Batzarrerik gabe, honek halakorik ez duelako nahi. Maiatzeko greba  orokorra eta beste ekimen batzuetan ere –Bilboko urte bukaerako presoen  eskubideen aldeko manifestazioa, adibidez,– hiru indar politiko horiek  aritu izan dira jada elkarrekin.
Baina, bestetik, Batasuna eta Aralarren arteko harremanak tarte gutxi  uzten du halako aukera baterako. Bien iraganean baino, herritarren  nahietan oinarrituko balira beste kontu bat litzateke, baina ez da  politikariei eska dakiekeen gauza errazenetakoa.
Alderdien sigla eta ika-mikez gain, badira bestelako ardatz nagusiak  balizko koalizioen eraketari begira. Bi erpin berehala ageri dira: bat,  ezker abertzale historikoaren estrategiak Hegoalde osoa hartuko du edo  onartuko du behingoz EAEk egin dezakeela bere bidea eta Nafarroak berea?  Hau da, posible litzateke ezker abertzaleak eta EAk EAEn fomula bat  aurkeztea eta Nafarroan bestelakoa bideratzea?
Bi, zertarako koalizioa? Zein helburu politiko nagusirekin? 2007koa  argia izan zen, UPN Nafarroako Gobernutik ateratzea eta beste  alternatiba bat eratzea. Eta horrekin, abertzaleak oinarri ziren  koalizio batek Nafarroan inoiz lortutako emaitzarik onena eskuratu zuen  NaBaik, ia 78.000 boto eta 12 eserleku Nafarroako Legebiltzarrean.
Abertzaleek, beraz, argitu beharko dute ea orain ere UPN kanporatzea  izan behar duen lehentasun nagusia edo indar metaketa soberanistaren  nazio helburuei lehentasuna eman behar zaien. Eta, gainera, hori erabaki  UPNren eta PPren zatiketak UPNren hautagaitza inoiz baino ahulago uzten  duenean.
Edozein modutan, hipotesi hauek guztiak ezker abertzale historikoa  hauteskundeetan egoteko aukerarekin eginak dira. Inork ez daki zer  gertatuko den azkenean, baina denbora gutxi geratzen dela bai, eta ez  dirudi PP eta PSOE bide hori erraztekotan direnik. Aitzitik, hori  galarazteko PP prestatzen ari da jada Alderdien Legearen erreforma.  PSEri eta PPri egungo Jaurlaritzako operazioa diputazioetan  errepikatzeko balio badie zertarako aldatu ezer?
Bultzada Hernani eta Oiartzuni
(ARGIAko 2221. zenbakian argitaratua)
Usurbilgo herritarek bultzada ederra eman diote zaborren birziklapenari joan den asteburuko erreferendumean atez ateko bilketa sistemari emandako baietzarekin. 4.915 herritarreko erroldaren %70,23ko partehartzearekin, %55,82 atez atekoaren alde agertu zen, eta %42,64 zabor organikoa biltzeko bosgarren edukiontziaren alde.
Eta herritarrek bi arrazo nagusirengatik eman diote baietza atez atekoari: bat, Zubietako erraustegi proiektua gainean dutelako; bi, atez ateko bilketa sistema eraginkorra delako eta zaborraren %82ko birziklatzea lortu duelako Usurbilen.
Baiezko honek bultzada emango die Hernani –maiatzaren 9an dira hastekotan– eta Oiartzungo atez atekoari eta areagotu egingo du beste eskualde batzuetan egiten ari diren azterketak, berbarako Debagoienan. Eta, aldi berean, birpentsarazi beharko luke erraustegi proiektua edo, gutxienez, berau indarrean jartzeko eguna atzerarazi, Usurbilgo udalak eskatu duen moduan. Eztabaida bizi-bizi dago Hernanin eta Oiartzunen, eta neurri apalagoan Gipuzkoa osoan. Udal eta foru hauteskundeetarako urtebete pasatxo geratzen denean, argi dago zaborren gaia izango dela debaterako gai garrantzitsuenetakoa.
Eztabaidak badu arriskurik, batez ere ikusita orain arte atez atekoaren aitzindari ANVk gidatutako hiru udal direla, eta sistema honen aurkakoek izan dezaketelako eztabaida euskal gatazkaren mamuarekin kutsatzeko tentaldirik. Hori da saihestu beharko litzatekeena.
Zaborraren arazoa eta debatea, funtsean, mundu mailakoa da eta, jasangarritasunaren kontzientzia areagotzen den neurrian, zaborrarena ere pizten da. Italiarrak dira aitzindari atez ateko bilketan eta han 1.800 herritik gora ari dira molde horretan, besteak beste 140.000 biztanle dituen Salerno. Katalunian ere jadanik dozenaka ari dira molde honetan (mundu mailako atez atekoari buruzko informazio gehiago Argiaren 2.216 zenbakian).
Oso korapilatsua da gaia, zalantza barik, eztabaida pausatua eta zibikoa behar duena, ondoren erabakirik egokienak hartu ahal izateko. Mugarik gabeko ekonomi garapenaren ereduak, zaborrarena saihestezineko arazotzat aurkeztu ohi digu. Eta horren baitan, badirudi zaborra ez dela norbanakoen arazo, administrazioarena baizik: herritarrok zaborra sortu eta administrazioak kudeatu, hau desagerraraztea magia kontua bailitzan, gure begien bistatik kenduz (biltegietan edo erraustuz) arazorik ez balego moduan. Zelanbait, ba dirudi etxetik zabor poltsa ateratzean, hor bukatu dela gutako bakoitzaren arazoa.
Eta ekologiak hamarkadatan egindako lanaren bultzadaz, mundu finitoaren irudia zalantzan jartzen zaigunean, zaborraren arazoa indar handiz azaleratzen zaigu, besteak beste, ez delako industriak edo nekazaritzak bakarrik sortzen duen zerbait, gure etxeetan ere sortzen dugulako.
Atez atekoa ez da zaborraren konponbidea, irtenbiderako bide bat baizik. Konponbidea jasangarritasun ereduarekin lotua dago, eta egungo garapen ereduaren eraldaketarekin. Bestela zaborrarenak ez du konponbiderik, mundu finito honek konponbiderik izango ez duen moduan. Bai, gaia oso orokorrera eramatea da, baina abiapuntua hor da, “zero zabor” filosofia, maila guztietan ahalik eta zabor gutxiena sortzea eta birziklapena eta berrerabilpena gure kultura eta produkzio moldeetan txertatzea; azken finean zaborra ere gure arazo eginez, eta ez administrazioarena bakarrik.
Helburu handi horietarantz ez da   bide bakarrik, jakina, baina ezta saihesbiderik ere –zientzia adibidez–. Herritarren aldaketarekiko erresistentzia begi bistakoa da arazo honetan eta normala. Kezkagarriena ordea, oposizio zorrotzena erakunde handienetatik etortzea da eta hor aldaketarekiko erresistentziaz gain, interes ekonomikoak ere egon daitezke, 400 milioi euroko edozelako proiektuk hemen eta Jamaikan interesak eta loturak sortzen dituelako. Bestela ezin da ulertu, esate batera, hedabide eta politikari hainbaten interesa atez atekoa herri handietan bideraezina dela erakusteko. Frogarako aukera behintzat izan beharko litzateke, batez ere munduko beste hiri handi batzuetan posible denean.
Su-etenak bultzada oso handia emango lioke Altsasuko Adierazpenaren bideari. Esaten da su-etenak jadanik ez duela inongo baliorik, baina ez da egia. ETAk bat egiten badu ezker abertzale historikoak hartutako bidearekin su-etena da horren ondorio logikoena, atentatua egin eta ondoren Batasunak berau gaitzestea baino eraginkorragoa.
Konstituzionalismoa bere gotorlekuan
(ARGIAko 2220. zenbakian argitaratua)
“Zutik Euskal Herria” kaleratu ondorengo zalaparta, funtsean, egungo une politikoan espero zitekeena da: alderdi eta indar abertzaleek oro har ondo hartu dute, denak era positiboagoan, baina EAk –batez ere– eta ELAk prozesuari konfiantza gehiago eskainiz eta elkar lanerako ateak garbiago zabalduz. EAJk eta Aralarrek ere norabide egokian ikusi dute agiria, baina orain arteko uzkurtasuna ageri da ezker abertzale historikoak egiten dizkien proposamenen aurrean, batez ere EAJren aldetik. Aralarrek ez dio autodeterminazioaren aldekoen indar metaketari uko egiten, baina orain arte mesfidati ikusten ditu polo soberanistarekikoak.
Espainiar konstituzionalisten eremuan, PP eta PSE-EEko jendearen artean (adierazpenetan, prentsan…) jarrera desberdinak ageri badira ere, funtsean diskurtso itxia agertu dute ezker abertzalearen eztabaida amaieraren aurrean. Jakin ondo dakite “Zutik Euskal Herria” agiriak aldaketa handia suposatzen duela ENAMen baitan eta aldaketa handiak ekar ditzakeela euskal politikara. Baina une honetan ez da komeni halako aitortzarik egitea, horrek Batasunari haizea ematen diolako.
Argi da Batasunaren jokaldi honetan 2011ko hauteskundeetako helmuga funtsezkoa dela, baina askoz garrantzitsuagoa da ikuspegi historiko eta estrategikotik esan nahi duena, hau da, gaur gaurkoz, borroka armatuaren amaiera. Gainerakoak, burujabezaleen indar metaketa eta abarrekoak, Estatuaren aurrean eraginkorra izate aldera bederen, denbora beharko du. Urteetan suntsitutakoa ez da hilabete gutxi batzuetan berregiten.
Konstituzionalistek harresi mediatikoarekin jarraitzen dute. Badakite ENAMen eltzean egosi dena oso garrantzitsua dela, eta horrek aldaketa asko ekarriko dituela, lehenago edo geroago. Baina saiatuko dira eragina moteltzen eta atzeratzen, batez ere Batasuna hauteskundeetan egotearena, besteak beste, PPren eta PSE-EEren artekoa hauteskunde egunaren biharamunean amaituko litzatekeelako. Ez da ahaztu behar egungo errealitate instituzionala Batasuna legez kanpo egotearen ondorio dela, eta honen eskubideak berrestean panorama politikoa irauliko dela, batez ere EAEn, eta neurri txikiagoan Nafarroan.
Tira, PSE-EE eta PPk badakitela hori guztia eta saiatuko direla gutxienez datozen hauteskundeetan Batasuna ez dadila egon. Denbora haien alde dute, baina ETAren atentatu barik, samur ere ez dute izango. Gainerako alderdi abertzaleek ere ezingo dute orain arte bezala jokatu Batasunarekiko, hau da, “haiek euren estrategia itsuan jarraitzen badute, gu ez gaituzte horretara eramango”. Egoerak eskubide politiko eta zibilen aldeko bestelako konpromisoa eskatuko die.
RUFI ETXEBERRIA, Txelui Moreno eta Tasio Erkiziak argi utzi zuten norabide berriaren izaera eta garrantzia asteburuko elkarrizketetan. Badira azpimarratzeko modukoak: Etxeberriak ETA ere ezker abertzalekoa dela gogoratu du argi eta garbi, eta erakundeak eztabaidaren ondorioekin bat egiten duela adierazi duela. Tasio Erkiziak eta Txelui Morenok ETAren atentaturik ez dutela espero adierazi dute, eta Morenok ez du zatiketaren arriskurik ikusten. Azken honek, halaber, argi hitz egin zuen Nafarroako egoeraz: “NaBaik dagoeneko erakutsi du ez dela aldaketarako tresna Nafarroan. NaBaik hasieratik erabaki zuen ez iragatea Estatuak jarritako marra gorria”.
Pentsatzekoa da EAEko egoeran hauteskundeei begirako aliantzak ez direla samurrak izango, zerbait eraikitzeko ez dagoelako ezer desegin beharrik, baina Nafarroan korapiloa itzela da. Batetik, gaur egun Nafarroa Bairen egoera kaskarra dago. NaBairen arrakasta funtsean UPNren aurkako jarreran dago, hura Nafarroako Gobernutik kanporatzea bestelako helburu politikoen gainetik jarri zen eta Nafarroako gizarteak –batez ere abertzaleek– ulertu zuen mezua eta saritu ere bai.
Gaur egun NaBai-ko alderdiak itxura penagarria ematen ari dira beren botoemaileen aurrean, baina aurretik ere hala izan da zenbaitzuetan eta gero konpontzeko gai izan dira. Nafarroako EAren zeregina ere ez da samurra izango, batetik ikusi behar delako foru lurraldean Hamaikabaten indarra noraino iristen den eta, batez ere, EAEn eta Nafarroan estrategia bera eramango ote duen erabaki beharko duelako. Pello Urizarrek adierazi du EAren apustua NaBai dela, eta hor egin beharko litzaiokeela leku Batasunari. Baina Morenoren hitzek argi erakusten dute Batasunaren jarrera zein den. Egoera berriak ekarritakoa ondo eta lasai birpentsatu beharko dute guztiek.
Sinn Fein eta IRAren lorratzean
Batasunak berretsi egin ditu orain arteko eztabaida prozesuan argitaratutako ideia nagusiak, funtsean “Fase politikoaren eta estrategiaren argipena” eta Altsasuko Adierazpenean kaleratutakoak. Honakoak dira lau ideia nagusiak: bat, badira baldintzak burujabetzaren aldeko indarrak biltzeko; bi, zeregin horretan bide politikoak eta demokratikoak bakarrik erabiliko dira; hiru, Mitchell printzipioen metodologia jarraituko da; eta lau, hau guztia ezker abertzale historikoaren mugimendu aldebakarrekoa da.
Ideia horien atzean da, ezkutuan, garrantzitsuena: une honetan borroka armatuak ez du balio burujabezaleen indar metaketa egituratzeko eta, beraz, alboratu egin behar da. Ez da horrela esaten, baina bai argi adierazi. Gertatzen dena da, funtsean, hori esana zegoela Anoetako Adierazpenean eta ondoren gertatutakoek etsipen eta sinesgarritasun handia ekarri dutela sektore oso zabaletara. Sinesgarritasuna eta sendotasuna irabazteko, oraingoan bi makuluz lagunduta dator soilik borroka politiko eta demokratikoak erabiltzearen hori: bat, aldebakarreko erabakia dela, inongo baldintzen menpe ez dagoena; bi, Mitchell printzipioak.
Eta ETA zer? Bada, bere azken agiriak argi zioen bat egiten zuela orain arte ezker abertzaleak egindako hausnarketarekin eta, beraz, esaten ez badu ere, interpretatu behar da “prozesu demokratikoak” irauten duen bitartean ez duela borroka armaturik erabiliko. Eta orduan zer egingo du? Hori da dagoen kezka eta zalantza nagusiena. Batetik, indar metaketa horren zaindari funtzioa bereganatu nahiko ote duen beldurra barreiatua dago Batasunetik haragoko indar abertzaleetan, horrek indar metaketa baldintza dezakeelako edota, batzuen ustez, galarazi. Bestetik, hor dago bere jardun armatua sostengatzen duen azpiegitura osoa. Zer gertatzen da horrekin? Portugaleko mugimendu horiek eta beste batzuk lausotu egiten dute ETAren azken agiriaren mezu nagusia, hots, ezker abertzalearen mugimendu berriekin bat egitearena. ETAk orain atentaturik eginez gero, berdin da bakarrik lehergailu txikiak balira ere, oso kolokan jarriko luke ezker abertzalearen bide berria.
Oraingoz behintzat, argi dirudien bakarra zera da, ETAk ez duela esango bere jarduera armatua bukatu dela etzi prentsaurrekoan. Baina bide honek aurrera jarraitzen badu, “prozesu demokratikoari” behar den denbora guztia eman beharko dio ezker abertzaleak eta horrek egungo ETAren amaiera esan nahi du, Irlandako prozesuak aurrera egiteak IRAren amaiera ekarri zuen moduan. IRAren eta Sinn Fein-en bideak hartzeko eskatu zaie behin eta berriro ETA eta Batasunari, eta oraingo egoerak hori egiten ari direla adierazten du. Hori bai, komeni da gogoraraztea IRAk oraindik ez duela bere amaieraren berri eman. Pista  bat bada bederen.
Eta erreakzioak?
Denek dakite hau guztia oso garrantzitsua dela ENAMen, oso garrantzitsua euskal gizartean, denek dakite ETAren azken agiria berritzailea zela, baina ezin da adierazi, horrek ENAMen prozesu politikoa laguntzen duelakoan. Elkarrizketa pribatuetan hala adierazten da gainera. Zuhurtasuna izatea normala da, baina egia bada bakea dela euskal gizarteak duen premiarik garrantzitsuena, hori eraikitzen lagundu egin behar da, eta orain arteko jarrera ugari ez dira egokienak horretarako.
EAk eta Aralarrek ongi hartu dute agiri berri honen norabidea. Neurri batean, EA jadanik ari da egiten bide honen zati bat Batasunarekin. Aralar, aldiz, uzkur dabil eta seguruenik ez zaio arrazoirik falta. Harrigarria bada ere, zatiketaren zauriak oso irekiak daude oraindik ere eta, adierazpen eta jokaldi politikoetan oinarrituta bederen, ez dirudi suari ura botatzeko asmo handirik dagoenik. Nafarroako egoera, eta zehatz-mehatz NaBai, da egoera berriaren froga-eremu esanguratsuenetakoa. Zentzugabekoa da Batasuna eta Aralarren arteko harreman eta komunikazio txarra eta indar soberanisten arteko metaketarako irudi kaskarra eskaintzen du. Zentzugabea litzatekeen moduan EAJrekiko zubi argi eta eraginkorrik ez eraikitzea. Behintzat zubia, eta gero gerokoak.
Pentsioak: neoliberalismoaren gezurrak
(ARGIAko 2219. zenbakian argitaratua)
Erretiro adina atzeratzeko proposamena, funtsean, datu demografiko batean oinarritzen da, hau da, gazte eta adineko pertsonen proportzio aldaketa: demografiak behera egin du, beraz, gero eta urriagoa izango den gazte taldeak gero eta ugariagoa den adineko taldearen pentsioak mantendu beharko ditu, eta pentsio sistema hori bideraezina da.
Zientzia demografikoaren aterki pean eskainita, argudioak erantzun ezina dirudi, hala da eta listo. Baina kontua da ez pentsioen gaia, ezta gizarte eredua ere ez direla demografia edo bestelako zientzia “erantzun ezinen” menpe, eta zientziaren batek zerbait esan badezake gai horiei buruz, hori zientzia politikoa dela; hau da, ez dagoela determinismorik eta kontu horiek gai politikoak direla, eta erabaki politikoen menpe direla. Neoliberalismoak aurkezten duen egia, azken finean, klase aberatsenari mesede egiten dion egia da, berau bere burua sozialistatzat jotzen duen gobernu batek aurkezten badu ere.
Argudio demografikoa. Gaia ez da “gazte gutxi zahar asko, beraz bideraezina”. Gaia da ea zenbat jende ari den lanean eta, beraz, gizarte segurantzara zenbat diru sartzen den. Nola aurkeztu liteke arazo hau gai demografiko gisa, gaur egun Espainian langabezi tasa ia %19koa denean edota emakumeen %54 baino ez (Suedian %87) dagoenean lan merkatuan? Langabetu horiek lan eginez gero eta emakume langileen ehunekoa Suediakoa balitz, Espainian 10 milioi langile gehiago izango lirateke, eta ez legoke pentsio arazorik.
Produktibitatearen hazkundea. Pentsioena demografiarekin baino ez da lotzen, urte batzuetara emango den ustezko langile kopuruaren jaitsiera giltzarri dela aipatuz, baina aipatu gabe denbora horretan Barne Produktu Gordina (BPG) ere asko haziko dela. Ez da aipatzen, halaber, teknologiaren garapenak, lan-indarra ere etengabe ordezkatzen duela: hau da, pertsona gutxiago lanean, baina produkzio handiagoa. Hona adibide bat: irudika dezagun BPGaren %1,5eko hazkundea dagoela batez beste 2060. urtera arte. Modu horretan, 2060an BPGa 2007an baino 2,23 handiagoa litzateke. Horrek esan nahi du 2007ko BPGaren balorea 100 bada, adibidez, 2060an 223 litzatekeela. 2007an pentsioetara BPGaren 8,4 bideratu zen, beraz, eta ez pentsionisten multzora 91,6. Irudika dezagun orain 2060an 223ren %15,1 bideratzen dela pentsioetara, hau da, 33 pentsionistentzat eta 192 ez pentsionistentzat (2007ko 91,6 haien bikoitza baino gehiago). Jakina, hori gero ondo banatu behar da, azken 30 urteetan ere produkzioa asko handitu baita, baina aberastasuna ez da ondo banatu, lan errentak txikituz eta kapital errentak handituz. Gizarte segurantza ondo elikatzeko, ondo banatzea funtsezkoa da.
Argudio hauek Vicenç Navarro Kataluniako ekonomialariaren webgunetik hartu ditut. Hauek eta beste asko ere jorratzen ditu bere gune horretan, bai pentsioei buruz eta baita beste gai askoren inguruan ere. Ikuspegi neoliberalak eraikitzen dituen egi oso horiek txikitzen ditu bata bestearen atzetik, eta oso modu pedagogikoan gainera.
Eusko legebiltzarrak Egunkaria auziko auzipetuei elkartasuna erakustea eskatzen zuen, besteak beste, Aralarren eskaerak. PSE-EEk, eskaera hori aldatu eta, Egunkaria auzia behin-betiko itxi dadin eskatuko du, baina itxi fiskalak eskatzen duen norabidean, hau da absoluzioarekin. PSEk uste badu Egunkaria auziko auzipetuak errugabeak direla, gaitza da ulertzea zergatik ukatu elkartasuna eskubideen ikuspegitik Estatuak horren gaizki tratatu dituen pertsonei. Hauek ere biktimak dira, baina Estatuarenak. Bistan da, eta gaur egun inoiz baino gehiago, biktima maila desberdinak direla.
Edozein eratan, oso berandu badator ere, positiboki baloratu behar da PSE-EEk bloke gisa Egunkaria auzikoak errugabetzat jotzea eta haientzat absoluzioa eskatzea. Kasu honek, dena den, berriz ere argi adierazten du Eusko Jaurlaritzak PPrekiko duen menpekotasuna, batez ere zenbait gaitan. Duela gutxi Blanca Urgell kultura sailburuak agiria atera zuen, adieraziz, bera ere auzia behin-betiko ixtearen aldekoa zela, baina aditzera eman gabe zein zentzutan eta errugabetzat jotzen dituela azpimarratu barik. Argi da, PSE-EEk talde gisa eska dezake Egunkariko auzipetuen absoluzioa, baina herritarren zaintzaz eta babesaz arduratu behar duen Eusko Jaurlaritzak ez, ezta gobernu horretan teorian kultur eragileekiko babesa erakutsi beharko lukeen eremutik ere.
2010, benetako krisiaren hasiera
(ARGIAko 2218. zenbakian argitaratua)
Pedro Solbes Espainiako Gobernuko Ekonomia lehendakariordea 2008ko irailaren bukaeran, hau da, duela urte t’erdi: “Espainiako ekonomiaren indarrari esker eta Gobernuak hartu dituen neurriei esker, datorren urtearen erdialdera hasiko da gainditzen krisia Espainia”. Espainiako administrazioen zor publikoa bi puntu hasiko zela iragarri zuen Solbesek, horrela BPGaren %38,8ra iritsiz, baina horregatik lasai egoteko gaineratu zuen, Europako beste herrialde batzuen aldera, Espainia oso eroso zegoela.
2009ko maiatzaren 2an, esate batera, Espainiako egunkari gehienen titulu eta albiste garrantzitsuena izan zen langabezia datuen beherakadari buruzkoa. El Diario Vascoren paragrafo batek honakoa zioen, adibidez: “Epe ertainera, honek ez du ekarriko enpleguaren hazkundea, baina krisiaren larriena iragan da, zenbait adituren esanetan”.
Jose Luis Rodriguez Zapaterok 2009ko azken Ministro Kontseiluko bileraren ondoren: “2010ean langabeziak jarraituko duela aurreikusten du Gobernuak, baina enplegu galera jaitsi egingo da eta urtearen amaieran ekonomia suspertzen hasiko da, geldo baina suspertzen”.
AEBetako 2008ko finantza krisiaren ondoren zenbatetan entzun behar izan genuen lasai egoteko Espainiako ekonomia sendo zegoela eta krisiak eragina zuela, baina beste estatu askotan baino askoz gutxiago. Hemeroteka gisa hauetako adierazpenez josia dago.
Eta gauetik goizera, Davoseko bilkuraren ondoren, 2010eko hasieran Espainiako egoera ekonomikoa porrotaren atarian agertu zaio iritzi publikoari: urtarrilaren amaieran %18,8ko langabezi tasa eta 2010 eta 2011n langabeziak 1994ko %25a gaindi dezakeen iragarpena. Europako Batasunaren 2009ko bukaerako langabezi tasa %9,6koa zen.
Luze jarrai liteke Espainiako egungo egoera ekonomiko larriaren inguruko datuekin, baina gainera egoera asko larrituko bide da. Lehenxeago ikusi dugu agintariek iragarpen baikorretarako duten joera automatikoa, noizean behin ezinbestekoa da irudia hobetu eta boto iragarpenean eragiteko. Ondoren dator errealitatea, denon begien aurrean ikusgai, eta orduan, egoera txarraz gain, ekonomia neurri gogorrak iragartzen dira.
Hemeroteka agintarien halako jokaldiez josia badago, ekonomialari asko aspalditik ari dira iragartzen orain gertatzen ari dena eta, gainera, etorkizuna askoz laino beltzagoez marrazten dute. Santiago Ñiño Becerra da ekonomialari horietakoa: 2010eko ‘crash’a. Krisiari buruzko egia osoa. Oraintsu elkarrizketa bat egin diote Espainiako Diagonal aldizkarian eta hara zer dioen datorrenaz: “Krisiaren latzena, nire ustez, 2010aren erdialdera gertatuko da, une horretan hasiko da mundu mailako ekonomiaren benetako gainbehera –2011 estrukturalki 1930aren gisakoa izango da–. Erorketa honek 2012ra arte iraun dezake eta une horretan hiru bat urte iraun dezakeen geldialdia hasi daiteke; garai honetan estrategia berriak zehaztu beharko dira. 2015etik aurrera suspertze geldoa, 2020ra arte. Gaurtik hasita hamar urte, Depresio Handian bezala”.
Orain tortilla nola irauli da kontua eta hor errezetak ezagunak dira: lan merkatuaren malgutasuna, finantza neurri gogorrak eta gastu publikoaren murrizketa handia. Jose Luis Rodriguez Zapatero hasi da neurriak iragartzen, ezagunenak pentsioa eta erretiro adinarena. Etorkizunean ez ei da dirurik izango eta une honetatik aurrera hasi behar ei da egoerari aurre egiten.
Erretiroa atzeratzeko gogorik ez da falta, baina usainak dio iragarpen hau gehiago dagoela lotua pentsio sistemaren eremuan egin nahi diren  doikuntzekin. Usainak dio langile eta herritar xumeenei mesederik egingo ez dien erreformak abian direla jada eta Espainian gobernu, sindikatu eta enpresarien ordezkariak bidea errazten ari direla jada.
Hego Euskal Herrian bada beste esperientziarik, ordea, iazko maiatzaren 21eko greba orokorrak erakutsi zuen gisan. ELA eta LAB buru, gehiengo sindikalak argi erakutsi zuen egungo krisi egoerari erantzuteko mobilizazioa funtsezkoa dela. Egoera datorren moduan, denak adierazten du datozen hilabeteetan berriz ikusiko direla Euskal Herriko kaleetan iazko maiatzeko irudiak.
A ze saltsa Kataluniako soberanismoan!
ERCko zatiketa baten ondorioz sortu zen iragan udazkenean Reagrupament, Joan Carretero Generalitateko Gobernazio sailburu ohiak gidatutako alderdia. Lau hilabetetan 3.000 militantetik gora bildu ditu. Esquerrak hiruko gobernuan zuen zeregina ondo ez ikusteaz gain, Reagrupamenten ustez, ERC oso epe luzera begira ari zen burujabetzarekin. Aurten egingo diren hauteskunde autonomikoei begira, Carreterok agindu zuen datorren legealdian Kataluniako Legebiltzarrean independentzia aldarrikatzea eskatuko zuela. Eta horretan ziren kontuak joan den asteburuan alderdiko zuzendaritza zatitu den arte.
Carreteroren bertsioaren arabera, berak eta bere taldeak dimititu dute ez daudelako barne gatazketan denbora galtzekotan eta “besteek” ohiko alderdi bat egin nahi dutelako. “Besteen” esanetan, Carreterok bere moldera gidatu nahi du alderdia, estatutuen aurka eta alderdi berriaren etxeko marka den gardentasunari muzin eginez. Xavier Rull unibertsitateko  irakaslea da buruzagi hauetakoa eta honela azaltzen du gertatutakoa. Dagoen harriduraren lekuko da baita ere Vilawebeko zuzendari Vicent Partalen editoriala, eta honek aitortzen du ez duela ulertzen ongi zer gertatu den, baina batasuna eskatzen die alderdi soberanistei eta ez banaketa gehiago.   Carreterok atzo bildu zituen Reagrupamenteko lurralde ordezkariak eta hauek sostengua adierazi zioten.
Panorama korapilatzeko espero zena gauzatzen da: Joan Laportak iragarri du jada Aste Santuaren aurretik jakinaraziko duela aurtengo hauteskunde autonomikoetara hautagai moduan aurkeztuko den ala ez. Carreterok Reagrupamenteko zerrenda buru izatea eskainia zion Laportari, baina honek hautagai izatekotan talde berri bat sortuta izango dela iragarri du. Carreterok sostengua emango diola eman du aditzera. Laporta lehenago ere ibilia da politikan, Pilar Raolak eta Angel Colomek 90eko hamarkadan sortutako PIn (Independentziaren Alderdia) hain zuzen. Raola eta Colom CiUn daude gaur egun.