Zer eremutan jardungo dute Bagarakoek?

Bagara elkartekoek –denborarekin fundazio moduan eratuko dira– hasierako fase honetan kooperatibak eta hezkuntza arloa bereziki landuko dituzte. Baina horiekin batera, badira gizartean lehentasunez sustatu nahi dituzten hainbat arlo. ARGIAko erreportaian sartu nahi nituen infograma batean, baina leku barik geratu nintzen. Blogera ekarri ditut pentsatuz sarri gauza zehatzez jarduteak teoria ugarik baino pista gehiago ematen dutela. [...]

Negoziazioaren aldarria

(ARGIA-ko 2207. zbkian argitaratua) WILLIAM A. DOUGLASSEK Larruneko zenbaki honetan aireratzen dituenak ez dira ohikoan irakurri, entzun edo ikus daitezkeenetakoak. Egia esan, ez da euskal gatazkaren bitartekaritza lanei buruzko halako kontakizun zabalaren testigantza zuzenik. Testigantza pertsonal horrek du balioa. Hor da idazkiaren indarra.

Garaipena, atzamar puntatik orporaino

Ekainaren 29an –joan den astelehena– bi paragrafo hauen azpiko artikulua idaztean, zenbait iturritatik aipatu zen albistea sinetsi nuen, alegia 2011n itxiko zela Garoña. Nagusiki, gauza bategatik iruditu zitzaidan sinesgarria, 2012an Espainiako hauteskunde orokorrak izango direlako eta itxiera  urtebete lehenagorako iragarriz gero, PPk ezingo zuen zentrala berrabiarazi hauteskunde orokorrak irabaziz gero. Gainera agintariek sarri hartzen dituzten [...]

Lemoiz eta Leizaranen bai. Zergatik ez AHT?

Azkenean gertatu da, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako mugimenduan askok beldurrez itxaroten zutena bete egin da: ETAk AHTren eraikuntzari lotua dagoen enpresari bat hil du, Inaxio Uria, Altuna y Uria SA eraikuntza enpresako jabeetakoa. ETAk pertsona bat gehiago hil du, horrek hildakoaren inguruan sortzen duen sufrimendu neurgaitzarekin. Hori da lehenbiziko balorazioan azpimarratu beharra.

Ibarretxe, EA eta Estatutu berri bat

EAJren barne gora-beherak barrutik jarraitzen ez duen ia edonork esango zukeen Juan Jose Ibarretxe izango zela berriz ere EAJren hautagaia. EAJren barrenak ondo ezagutzen dituen Joseba Arruti kazetariak, aldiz, atzo gaueko Radio Euskadiko Ganbara saioan azaldu zuenez, berak ez zuen uste Ibarretxe izango zenik EAJren hautagaia, “EAJren baitan baziren hori adierazten zuten datuak”.

Carrasco, abstentzioa eta gatazka

Hauteskunde egun berezia izango da gaurkoa, oso berezia, eta, ohi moduan, alderdien emaitzei begiratuko zaie nagusiki, baina partehartzeak ere inoiz ez bezala erakarriko du arreta Hego Euskal Herrian. Ezker abertzalearen indar politiko nagusienek abstentzioaren aldeko deia egin zutenetik hala izan behar zuen, baina ETAk bere boikota Isaias Carrascoren hilketarekin zehaztu duenetik abstentzioak edo botoa emateak [...]

Esperotakoa baino urrats sendoagoa

Erreakzioen uholdearen erdian gaitza da etorkizunari begirako analisi zehatz eta hotzik egitea. Izango da denborarik datozen egun eta asteetan. Su-etena batetik, eta bestetik gizartea politikoki sutan. Iragarpenaren lehenengo minutuetatik aurrera ikusi da garraren indarra. Aberri Egunaren aurretik espero zen zerbait: apirilaren hasierako egunetarako akaso edo martxoaren bukaerarako. Aurrekoetan ez bezala oraingoan bai, urtarrilean jada ETAk [...]