Ez dakit zenbat diru kobratuko duen Jose Ignacio Goirigolzarrik hartu berri duen Bankiako lehendakari karguan. Badakit, aldiz, 2009ko urrian ia 69 milioi euro eskuratu zuela BBVA utzi eta 55 urterekin aurrejubilatu zenean: urteko 3 milioi euroko bizitza osorako pentsioa adostu zuen bankuarekin, lanean ari zenean baino pixka bat gutxiago (orduan urteko 4,2 milioi euro). Erabakiaren [...]
Urtarrileko LARRUN gauzatzea neuri egokitu zitzaidan eta bizi dugun krisialdi ekonomiko sakona izan da jorratu dugun gaia, krisiak dituen sustraiak eta alternatibak. Nondik datorren jakin barik, nekez uler eta alda bailiteke ezer, eta ekonomian ere berdin.
Euskal Herria desberdina izan da oraingoan ere eta Espainian, aurreikusi moduan, PPk inoizko garaipenik handiena lortu badu, Hego Euskal Herrian emaitza historikoa Amaiurren eskutik etorri da bere 7 diputatuekin. Bilduk iragan maiatzean erakutsitako arrakasta Euskal Herriko garai berrien adierazle esanguratsuena izan zen eta oraingo emaitzek joera bera adierazten dute: lau bloke handi, eta lehia estua [...]
Denok gaude asteleheneko Donostiako Nazioarteko Konferentziak eskainiko duenaren zain. Eta zerbait handia dela irudikatzen dugu, potoloa, erabakigarria. Zenbatetan esan dugun berdintsua! Baina ez dugu halakorik inoiz bizi izan.
Eusko Jaurlaritzako Carlos Agirre sailburuak behin baino gehiagotan egin ditu krisitik ateratzeko aurreikuspen onak, eta zuhurra ei da, baina 2010eko otsailean honako adierazpenak egin zituen elkarrizketa batean: “Euskadik jakin izan du Europatik datorren berpizte olatuarekin bat egiten eta, gainera, abiadura itzelean egin du hori, eta horrexegaitik naiz baikorra”. Gaudenean ikusita…
Akatsek beti amorrarazten dute norbera, baina akatsik egin barik ezin da ikasi, hori da bizitzak behin eta berriz erakusten diguna, “Onperfekto”k ez duela aurrera egiten, “Onzuzenduk” aukera handiagoak dituela. Ni joan den astelehen gauean konturatu nintzen ondorengo kronikako akatsaz (ARGIA, 2277. zenbakia), lagun batekin hauteskunde inkestez hitz egiten ari nintzela. Eta idatzi nuen inkestek ez [...]
Atzo eta gaur irakurri eta entzundakoen arabera, hona hemen Auzitegi Konstituzionalak bihar erabaki beharrekoari buruzko zenbait iritzi: - El Mundo, gaurko editorialean: “EAJko buruzagi Iñigo Urkulluk Zapatero eta Rubalcabarekin izandako telefono elkarrizketen ondoren, denak adierazten du Gobernuak Bilduren aldeko ebazpena espero duela”.
FRANTZIAKO tiroketak berriz erakusten du suarekin ari dena… azkenean bera erretzeaz gain, bere inguru zabala ere kiskal dezakeela. Eta bizi dugun su-eten egoeran, alde bakoitza sua bere nahierara hauspotzen ari da. Areago hauteskunde bezperan izanik eta pertsonen iragana eta bizitza lupa, mikroskopio eta gisako tresneria finez behatuko denean.
Atzo su-etenari buruzko mahai-inguru batean parte hartu nuen Gure Irratiak Uztaritzen (Lapurdi) duen egoitzan. Jojo Bidarten gidaritzapean, Battitta Larzabal, Mixel Bidegain eta hirurok ordu betez jardun genuen ETAren iragarpenak ekarri duen egoeraz eta aurrera begira zabal daitezkeen aukera berriez.