Azken minutura arte bere parte hartzea debekatua izan ondoren, azkenean Bildurekin hasi da hauteskunde kanpaina. Euskal Herritarren gehiengoa poztu duen erabakia izan da Espainiako Konstituzio Auzitegiarena. Ozta-ozta izan bada ere, behin osoko bilkurara pasatu ondoren, 7 magistratu Bilduren alde eta 4 aurka izango zela pentsatzen zen, baina ez, estuagoa izan da: 6 alde eta 5 [...]
Atzo eta gaur irakurri eta entzundakoen arabera, hona hemen Auzitegi Konstituzionalak bihar erabaki beharrekoari buruzko zenbait iritzi: - El Mundo, gaurko editorialean: “EAJko buruzagi Iñigo Urkulluk Zapatero eta Rubalcabarekin izandako telefono elkarrizketen ondoren, denak adierazten du Gobernuak Bilduren aldeko ebazpena espero duela”.
ESPAINIAKO Auzitegi Gorenaren ustez Bildu legez kanpo uzteko gakoa honakoa da: Batasuna etengabe ari da hauteskundeetan aurkezteko ahaleginean 2003an legez kanpo geratu zenetik eta Bildu helburu horren ahalegin bat gehiago da. Kito. Onartzen du Alternatiba eta EA alderdi demokratikoak direla, baina uste du engainatzen utzi direla eta orain beren erabaki okerraren ondorioei aurre egin behar [...]
EA eta Alternatiba engainatzen utzi direla, eta alderdi horiek erabiliz, Batasuna berriz ere lege iruzurra egiten saiatu dela erabaki zuen atzo Espainiako Auzitegi Gorenak. Ondorioz, datozen udal eta foru hauteskundeetan parte hartzea debekatu dio Bilduri. Aste batzuk lehenago Sortu legez kanpo utzi zuen martxoaren 23an, ezker abertzaleko alderdi berri honen sorrera ETAk berak diseinatu zuelakoan.
SORTURI bidea itxi ondoren, urak aurreikusitako beste ubidetik hartu du beheranzkoa, ezker abertzalea, EA eta Alternatibaren indarrak bilduz. Polo soberanistaren eremutik gidoia betetzen ari da eta orain ikusi beharko da PSOEren gobernuak nola jokatuko duen 9an Bilduk aurkeztuko dituen zerrendekin. Orain arte Sorturen inguruan ikusi dugunarekin, denak adierazten du PSOEk bere burua gorde beharko duela [...]
ETA-K isilik jarraitu izan balu, bere isiltasuna susmagarria zatekeela adierazi da zenbait hedabidetan. Hitz egiten badu, aldiz, “publizitatea da” edo “bere bizitzako une gaitzenean nabarmendu beharra”. Edo hitz egitekotan, diote hainbatek “bere desagerpena iragartzeko” beharko luke. Edo esaten duena baino “esaten ez duena da garrantzitsuena”. Era denetako adierazpenetarako ematen du ETAren azken agiriak.
Egon daiteke ulertu ezina, desadostasuna, harridura, amorrua… nahi dena, baina ezustekorik ez: Espainiako Auzitegi Goreneko 61 aretoko magistratuek ez dute Sortu legezko alderdi gisa onartu eta hori espero zen.
Fukushima-ko zentral nuklearraren leherketen ondorioak oso larriak izango dira etorkizunari begira, tankera horretako istripuetako ondorioek erakutsi izan duten moduan. Larritasuna mailakatzean, zentral honetako lehen erreaktoreko istripuari 4ko puntuazioa eman diote (7ko eskalan), baina denak adierazten du denborarekin laster irabaziko duela 5. puntua: Harrisburgekoak (AEB) 5. puntua jaso zuen 1979ko istripuan eta adituek dagoeneko argi dute [...]
ATXILOKETA, tortura eta espetxea. Horiek dira hondarreko asteak utzitako bigarren mailako hiru argazkiak. Argazki nagusian Estatuko abokatua ageri zen, Sortu legeztatzearen aurkako arrazoiak eskuan. Giro horretan, Sortu ETArekin, Batasunarekin edo legez kanpo utzitako ezker abertzaleko beste erakunde batzuekin lotzeko ahalegin mediatikoa nagusitu da. Eta berdin jarraitzen du aste honetan ere.
ESPAINIAKO fiskaltzak eta Estatuaren abokatuak aste honen bukaeran edo hurrengoaren hasieran jarriko dituzte Sortu legeztatzearen aurkako helegiteak Auzitegi Gorenean. Eta orduan hasiko dira eztabaida juridiko-politikoan Goreneko 61. Salako epaileak. Legeei buruz ari diren neurrian argudio juridikoak ere erabiliko dituzte, zalantza barik, baina inozoenak ere badaki funtsean erabaki politikoa dagoela atzean. Funtsean, dagoeneko ezagun da ezker [...]