Estatuaren indarra, soka luzean utzia

Autopsiak esan du gomazko pilota batek eragin duela Iñigo Cabacasen heriotza. Hau da,  Ertzaintzak jaurtitako pilota batek. Zehatzago, ertzain batek. Eta pilota bota zuenak, seguruenik badaki bera dela Cabacas hil zuena, hiltzailea. Ez du gozoa izan behar, behintzat  ez badu pentsatzen aginduak besterik ez zituela jaso, edo hori irakatsi diotela, edo bere lana besterik ez [...]

Lau bloke eta bi erronka: krisia eta bakea

Euskal Herria desberdina izan da oraingoan ere eta Espainian, aurreikusi moduan, PPk inoizko garaipenik handiena lortu badu, Hego Euskal Herrian emaitza historikoa Amaiurren eskutik etorri da bere 7 diputatuekin. Bilduk iragan maiatzean erakutsitako arrakasta Euskal Herriko garai berrien adierazle esanguratsuena izan zen eta oraingo emaitzek joera bera adierazten dute: lau bloke handi, eta lehia estua [...]

Ez dut analisirik idazteko gogorik

Orain behintzat ez, bihar biharkoak. Bizikletan harrapatu nau ETAren agiriak, kalean, umeekin, eta kasketa eta “gose naiz” eta arrautza eta txorizo artean, haserre etxeko txikiarekin, eta jogurra, zerealak… Eta telefonoa erredakziotik, Lander da: “Heldu da, 7etan… lasai, ari gara…”. Eta nik “bihar arte bai, akaso gauen idatziko dut; akaso ez, seguru…”. Eta lapikoa eta xaboiarekin [...]

Elkarrizketa publikorako inflexio puntua

Denok gaude asteleheneko Donostiako Nazioarteko Konferentziak eskainiko duenaren zain. Eta zerbait handia dela irudikatzen dugu, potoloa, erabakigarria. Zenbatetan esan dugun berdintsua! Baina ez dugu halakorik inoiz bizi izan.

ETAren aitortza garrantzitsuak

Zer, noiz eta nola. Beste askoren  artean horiek behintzat jorratu daitezke ETAren azken agirian eta azterketaren ondorioak onak direla esan liteke, bere hausnarketa bat  datorrela su-etena indarrean jarri zuenetik  emandako distentsio urratsekin. Eta bide horretan jarraitzeko asmoa agertzen du.

PSE-PSN, zer behar dute giro berrian murgiltzeko?

BAKE PROZESUA. Eta normalizazio politikoa. Ekonomi krisiarekin batera, horiek dira une honetan euskal gizarteak dituen lehentasun nagusiak, eta alde horretatik estrategikoa da aurrera begira EAJk eta Bilduk elkarrekin egin behar duten lana. Hamar urtez elkarri begiratu barik egon ondoren –Batasuna eta EAJ– bada ordua gutxienez gai honetan arduratsu jarduteko, beti ere bakoitzak bere izaera eta [...]

Zerrenda bozkatuenean ez, koherentzian dago gakoa

ZERRENDA bozkatuenaren argudioa kontuan hartzekoa da gobernuak osatzerakoan, zalantzarik gabe; besteak beste, gehiengo garrantzitsu batek zer uste duen kontuan hartzea beti izan behar duelako pisuzkoa demokrazian. Garrantzitsua bai, baina ez da erabakigarriena, beste gehiengo batek zerrenda bozkatuarena garaitzen badu, zilegi da eta kito. Aspergarria eta zentzu bakoa da hauteskundez hauteskunde bizi behar izaten dugun zerrenda [...]

Badira lau hankak, orain mahaia falta da

Bilduren hauteskundeak izan dira hauek, edozeren gainetik eta Euskal Herriko egoera politikoari dagokionez, biondorio nagusi nabarmendu daitezke, biak normalizazio politikoari lotuak, bata bakearen eremukoa, bestea jarduera politiko-instituzionalari lotua.

Kanpaina motela, baina baketsuena

Akatsek beti amorrarazten dute norbera, baina akatsik egin barik ezin da ikasi, hori da bizitzak behin eta berriz erakusten diguna, “Onperfekto”k ez duela aurrera egiten, “Onzuzenduk” aukera handiagoak dituela. Ni joan den astelehen gauean konturatu nintzen ondorengo kronikako akatsaz (ARGIA, 2277. zenbakia), lagun batekin hauteskunde inkestez hitz egiten ari nintzela. Eta idatzi nuen inkestek ez [...]

Bildu eta SNP, bi urrats normalizaziorantz

PSOE-K Bildurekin egin duena ulertzea ez da samurra, eta operazioak ertz ugari izan badezake ere, bi hipotesi nabarmentzen dira gainerakoen artean. Zapateroren Gobernuak bultzatutako Bilduren inpugnazioa medio –gehi errepresioa, kartzela politika…–, pentsa liteke PSOEk ez duela euskal gatazkaren bukaera duinik gura, ez duela euskal gizartearen onerako izango den bake prozesurik bultzatu gura, ez duela prozesu [...]