ERCko zatiketa baten ondorioz sortu zen iragan udazkenean Reagrupament, Joan Carretero Generalitateko Gobernazio sailburu ohiak gidatutako alderdia. Lau hilabetetan 3.000 militantetik gora bildu ditu. Esquerrak hiruko gobernuan zuen zeregina ondo ez ikusteaz gain, Reagrupamenten ustez, ERC oso epe luzera begira ari zen burujabetzarekin. Aurten egingo diren hauteskunde autonomikoei begira, Carreterok agindu zuen datorren legealdian Kataluniako [...]
(ARGIAko 2215. zbkian argitaratua)
ZUHUR eta ezkor hartu da ETAren azken komunikatua, ez ei du borroka armatuaren amaiera iragartzen, ETAren aldetik interesatzen den komunikatu bakarra “armak noiz eta non utziko dituen iragartzen duena da” eta gisakoak errepikatu dira beste behin ere. Eta bai, ETArekin zuhur ibiltzea da logiko eta zentzuzkoena; ez da samurra bere komunikatuak interpretatzea [...]
Gaur goizean aritu naiz ARGIArako nire asteroko kronika idazten eta, besteak beste, Euskalerria Irratiaren aferez jardun dut. Nola 30.000 euroko zigorra jarri dion Espainiako Industria Ministerioak lizentziarik gabe aritzeagatik, irrati instalazioak debekurik gabe jartzeagatik eta interferentziak sortzeagatik. Irratiko arduradunek lizentziarik gabe aritzearena bakarrik onartzen dute, baina argi da isuna Nafarroako Gobernura desbideratu beharko litzatekeela, bistan [...]
(ARGIA-ko 2207. zbkian argitaratua)
WILLIAM A. DOUGLASSEK Larruneko zenbaki honetan aireratzen dituenak ez dira ohikoan irakurri, entzun edo ikus daitezkeenetakoak. Egia esan, ez da euskal gatazkaren bitartekaritza lanei buruzko halako kontakizun zabalaren testigantza zuzenik. Testigantza pertsonal horrek du balioa. Hor da idazkiaren indarra.
Urtarrilaren 2tik aurrera abian da Kubako Iraultzaren 50. urteurrena, eta urtean zehar izango dira hainbat ospakizun gertaera esanguratsu hori ospatzeko. Ur sakonetan sartu barik, oraingoan Pablo Milanés abeslari kubatarraren adierazpenak ekarri nahi izan ditut lerrootara. Silvio Rodriguezekin batera, Kubako Troba Berriaren adierazle esanguratsuenetakoa izan da azken hamarkadetan, eta Euskal Herrian ere biziki ezagun eta erreferentziala, [...]
Patricia Troncoso militante preso maputxeak bere gose greba utzi du 110 egun ondoren, hil zorian zegoenean. Mundu osora iritsi dira bere grebaren oihartzunak eta Euskal Herrira ere bai. Iñaki de Juanaren azken gose greba da Euskal Herrian izan den latzena eta entzutetsuena seguruenik. Urtebete ere ez da pasatu Donostiako presoarena gertatu zenetik eta Troncosorenak irakurtzean [...]