(ARGIAko 2219. zenbakian argitaratua)
Erretiro adina atzeratzeko proposamena, funtsean, datu demografiko batean oinarritzen da, hau da, gazte eta adineko pertsonen proportzio aldaketa: demografiak behera egin du, beraz, gero eta urriagoa izango den gazte taldeak gero eta ugariagoa den adineko taldearen pentsioak mantendu beharko ditu, eta pentsio sistema hori bideraezina da.
Ahozko auzia bukatutako egun berean plazaratu zuen agiria Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgellek. Zuzenbide estatuko instituzioen arteko delako begirune horri begira behar zen garaian agian, Guardia Zibilak eta epaile instruktoreak zapalduko herritarren giza eskubideekiko ardura eta kezka erakustearen aldetik berandu, makal eta ilun. Badirudi zerbait adierazi gura zuela Kultura Sailak eta aspalditik espero zen, [...]
Gaur goizean aritu naiz ARGIArako nire asteroko kronika idazten eta, besteak beste, Euskalerria Irratiaren aferez jardun dut. Nola 30.000 euroko zigorra jarri dion Espainiako Industria Ministerioak lizentziarik gabe aritzeagatik, irrati instalazioak debekurik gabe jartzeagatik eta interferentziak sortzeagatik. Irratiko arduradunek lizentziarik gabe aritzearena bakarrik onartzen dute, baina argi da isuna Nafarroako Gobernura desbideratu beharko litzatekeela, bistan [...]
(ARGIAren 2014. zbakian argitaratua)
Euskalerria irratiak egoera larriari egin beharko dio aurre ostera ere. 30.000 euroko isuna jarri dio Espainiako Industria Ministerioak lizentziarik gabe emititzeagatik, irrati-instalazioak baimenik gabe jartzeagatik eta interferentziak sortzeagatik. 30.000 euro asko da estu dabilenarentzat, baina larriena irratiaren aurka bere sorreratik dagoen jarrera da. Eta orain gainera, isunaz gain mehatxu berri bat, lizentziarik [...]
(ARGIAren 2112. zbkian argitaratua)
Madrilen bakarrik ziren Egunkaria auziko auzipetuei elkartasuna ematera joandako euskaldun ugariak. Eta asko ziren, baina Madrilen txiki eta bakarrik. Ez dut katalan, madrildar eta bestelakoen urrezko elkartasuna gutxietsi gura, baina hala ere, Madrilen bakarrik. Bestelakoa da Euskal Herrian, elkartasuna eta sostengua itzelak dira bertan, eta berotasun hori Auzitegi Nazionaleko aulkira eramatea asko [...]
Bikoitza ez, ezta hirukoitza ere, hamar bider gehiago ere ez, ezta 100 gehiago ere. Nafarroako gaztelerazko hiru telebistek Nafarroako euskarazko komunikabide guztiek baino 313 bider diru-laguntza gehiago jasoko dute aurten.
(ARGIAko 2209. zbakian argitaratua)
ESPAINIAKO LEGEAREN INDARRA erori da Segiko 31 gazteren bizkar eta espetxean dira. Eta bide batez, Sakabanaketa Legea medio, haien familien bizkar ere bai. Egotzitako delitu zehatzak: udako eskolak eta mendi martxak antolatzea, kamisetak saltzea, zozketak antolatzea…
Hiltzailea pistola barik doa, labanik ere ez, ezta makiltzarrik ere… Baina seguru egiten du aurrera, tinko, egunez, jendaurrean… Sartu da epaitegira eta ordu batzuen ondoren irribarre maltzurrez atera da, eskuak odolez garbi baina krimena gauzatua. Oraingoan ehiztaria bera da lurrean, odol orban barik, baina zerraldo. Hiltzaileak NightJack hil du.
The Times egunkari britainiar ospetsuak hil du [...]
Noizbait aterako da zein bulegotan eta nortzuk erabaki zuten “dena da ETA” estrategia politiko-judizialaren abiada. Edozein modutan, joan den mendeko 90.eko hamarkadan izan zen hori eta 1997ko udazkenean HBko Mahai Nazionalaren aurka egin zen auziarekin haragiztatu zen epaitegietan. Eta kartzelaratu zuten Mahai Nazionala eta urtebete geroago Espainiako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zuen Entzutegi Nazionalak [...]
Badira urteak ARGIAkook gure kazetari lanak ARGIA.com-en plazaratzen ditugula, baina informazio hori ez dugu orain arte blog-en tankerara antolatu. Eta noiz eta orain ekin diogu, noiz eta zenbaitek blogak jadanik hilda direla diotenean. AEBetako datuek ez diote halakorik, aldiz, apirilaren 22an Soitu-n irakurri nuen herrialde hartan goraka doala blogari kopurua eta jadanik 450.000etik gora [...]