(ARGIAko 2219. zenbakian argitaratua) Erretiro adina atzeratzeko proposamena, funtsean, datu demografiko batean oinarritzen da, hau da, gazte eta adineko pertsonen proportzio aldaketa: demografiak behera egin du, beraz, gero eta urriagoa izango den gazte taldeak gero eta ugariagoa den adineko taldearen pentsioak mantendu beharko ditu, eta pentsio sistema hori bideraezina da.
Iruñean San Femin usaina hedatzen ari da egunetik egunera. Santua ate joka ari dela dirudi (tira, Roldan Jimeno historialariak ez zela existitu dio bere tesian). Uztail aurreko asteetan abiadura maila guztietan azkartzen da hirian eta festa sukarra nonahi barreiatzen hasten da.
Noizbait aterako da zein bulegotan eta nortzuk erabaki zuten “dena da ETA” estrategia politiko-judizialaren abiada. Edozein modutan, joan den mendeko 90.eko hamarkadan izan zen hori eta 1997ko udazkenean HBko Mahai Nazionalaren aurka egin zen auziarekin haragiztatu zen epaitegietan. Eta kartzelaratu zuten Mahai Nazionala eta urtebete geroago Espainiako Auzitegi Gorenak bertan behera utzi zuen Entzutegi Nazionalak [...]
Normaltasuna osoa dela diote Lakua eta Nafarroako foru gobernutik. Baina ez, kaleetan ibili denak badaki hori gezurra dela. Ez zegoen normaltasunik Euskal Herriko kaleetan, lantegi ugari itxita eta pikete informatiboak hara eta hona grebarako deialdia eginez. Greba orokor erabat arrakastatsua ere ez da izan, argi dago, baina hori aldez aurretik ere ezaguna zen. Sindikatuen arabera [...]
Listo, homologatu gara krisi latzenetan direnekin, Hego Euskal Herrian ere ekonomi atzeraldian gaude. Joan den astean Nafarroan iragarri zen eta atzo EAEn. Nonahi agertu zen, baina nik atzoko Berrian irakurri nuen. Ez dakit zuk, baina nik hainbatetan entzun izan dut 2009an bukaera aldera ekingo geniola krisitik ateratzeko lehen zantzuak ikusteari: Europako Bankuko arduradunei, Adegikoei, Madrilgo [...]
(ARGIAko 2182. zkian argitaratua) Hego Euskal Herrian langabezia %10,4ra iritsi da jada, eta larriena da zenbakiek gorantz jarraitzen dutela, izugarri azkar gainera -urtebetean bikoiztu egin da-. Espainiako datuak are okerragoak dira: populazio aktiboaren %17,3an dago langabezia; eta joan den astean Espainian langabetu kopuruak 4 milioi pertsona gainditu izanak alarma gorria piztu zuen komunikabideetan. Europan ere [...]