TXERNOBYLGO GUDUA dokumental handia ikusi berri dut Espainiako telebista publikoaren (La2) webgunean. Gazteleraz ikusi nahi duenak Interneten La Batalla de Chernobil bilatzea du; frantsesez, ordea, La bataille de Tchernobyl. Duela bizpahiru urte ez zen samurra irudikatzea “telebista kartara” nolakoa izango zen eta orain, apurka, Interneteko gero eta eskaintza zabalagoarekin eta gure hautu zehatzekin ia konturatu [...]
Fukushima-ko zentral nuklearraren leherketen ondorioak oso larriak izango dira etorkizunari begira, tankera horretako istripuetako ondorioek erakutsi izan duten moduan. Larritasuna mailakatzean, zentral honetako lehen erreaktoreko istripuari 4ko puntuazioa eman diote (7ko eskalan), baina denak adierazten du denborarekin laster irabaziko duela 5. puntua: Harrisburgekoak (AEB) 5. puntua jaso zuen 1979ko istripuan eta adituek dagoeneko argi dute [...]
ALDAKETA KLIMATIKOAREN aurkako borrokak beste zaplazteko handi bat jaso du NBEko Cancuneko gailurrean, nahiz eta akordioa ia aho batez onartu den (Boliviak aurka bozkatu zuen). Kopenhageko iazko porrotaren ondoren NBE beldur zen: posible ote da aldaketa klimatikoaren nazioarte mailako negoziaketak orain arte bezala bere baitan eta herrialde guztien artean eraman ahal izatea? Nagusiki hori salbatu [...]
SUTAN da Frantzia, bukaera ez dago argi oraindik, baina altxatu dira herritarrak. Urteak dira ez dela halako erreboltarik bizi. Gizarteak ez du erretreta adina bi urtez atzeratzea nahi, baina Nicolas Sarkozyren gobernuak eta finantza kapitalismoak bai. Horra lehia: gizarte ereduaren norabidea dago jokoan. Historiak erakusten du produktibitateak aurrera egiten duen neurrian, pertsonak gero eta lan [...]
EAJ, PSE ETA H1 lasai dira dagoeneko, Ezker Batuko lehendakari Ricardo Ortega San Markoko Mankomunitatetik kentzea lortu dute, orain arte erakunde honetan EBk eta ANVk zuten nagusitasuna hautsiz. Ez ei da Usurbil, Hernani eta Oiartzunek indarrean jarri duten zaborren atez ateko bilketari aurre egiteko. Baina bai, agerikoa da baietz. Mankomunitatearen kudeaketa txarra aipatu da kargugabetzearen [...]
Iruñeko manifestazioa balore handikoa da Nafarroako euskaldun eta euskaltzaleentzat. Euskaldunok minoria gara, are gehiago euskaraz bizi garenok, baina populazioaren zati oso handi baten laguntza eta sostengua dugu. Ez da nahiko, zalantzarik gabe, prozesu linguistikoen garapenak hizkuntzaren erabilerari lotutako beste erabateko sostengu eta bilakaera behar baitu. Ez da nahiko, baina bai ezinbestekoa, masa sozial handi hori [...]
Bagara prozesuaz ARGIArako egindako erreportaian, Juanjo Ansoategi eta Txaro Iraeta elkarrizketatu nituen, Fagorreko lehendakaria eta Arizmendi ikastolako zuzendaria, hurrenez hurren. Ansoategiri egin nion azken galdera, baina leku faltan ez zitzaidan paperean sartu. Honakoa zen: Bagarako asmo ederrak hor daude, baina, batez ere Fagorren internazionalizazio prozesua aintzat hartuta, batek baino gehiagok pentsa dezake ea gizarte hau [...]
Bagara elkartekoek –denborarekin fundazio moduan eratuko dira– hasierako fase honetan kooperatibak eta hezkuntza arloa bereziki landuko dituzte. Baina horiekin batera, badira gizartean lehentasunez sustatu nahi dituzten hainbat arlo. ARGIAko erreportaian sartu nahi nituen infograma batean, baina leku barik geratu nintzen. Blogera ekarri ditut pentsatuz sarri gauza zehatzez jarduteak teoria ugarik baino pista gehiago ematen dutela. [...]
ARGIAren martxoaren 7ko zenbakian Debagoieneko Bagara proiektuaz jardun genuen eta bertan elkarte honek kooperatibismoaren baloreetatik herrigintzan aritzeko dituen asmoak azaldu genituen. Datozen egunotan, erreportai hartan sartu ez nituen zenbait ezpal jorratuko ditut blogean.
(ARGIAko 2221. zenbakian argitaratua) Usurbilgo herritarek bultzada ederra eman diote zaborren birziklapenari joan den asteburuko erreferendumean atez ateko bilketa sistemari emandako baietzarekin. 4.915 herritarreko erroldaren %70,23ko partehartzearekin, %55,82 atez atekoaren alde agertu zen, eta %42,64 zabor organikoa biltzeko bosgarren edukiontziaren alde.