Entzierroko kantua euskaraz ere abestuko da

Iruñean San Femin usaina hedatzen ari da egunetik egunera.  Santua ate joka ari dela dirudi (tira, Roldan Jimeno historialariak ez zela existitu dio bere tesian). Uztail aurreko asteetan abiadura maila guztietan azkartzen da hirian eta festa sukarra nonahi barreiatzen hasten da.

Auzolana, komunitatearen oinarri

Urte bereziari ekin diogu irakurle, 2009 honetan ARGIAk 90. urteurrena ospatuko du. 1919an abiatu zen Iruñean Zeruko ARGIA, kaputxinoek sortutako erlijio aldizkaria, eta 1921ean Donostian Argia, informazio orokorreko astekaria. Bien oinordeko da egungo ARGIA. Horietako bakoitzak garaian garaiko euren ezaugarriak eta ibilbideak izan dituzte, baina badira gaur egunera iristeko partekatu dituzten baloreak, horien artean esanguratsuenetakoak [...]

Batasun uharte bat Ercilla hotelean

Atzo (12) goizean euskara eta euskal kultur munduko ordezkaritza oso zabala bildu zen Bilboko Ercilla Hotelean, eta bi mezu nagusi atera ziren bertatik. Bata bertaratutakoek eskainia, Egunkaria auziko auzipetuek euskal gizarteko gehiengo zabalaren sostengua dutela. Bestea, auzipetuek helarazitakoa, epaiketa hori euskalgintza osoaren aurkako epaiketa dela eta zigorra gailenduz gero, euskalgintzako beste elkarte edo erakunde batzuek [...]