Duela 14 urte Arrasatetik Iruñera etorri nintzenean, Gazteluko Ingurubideko atiko txiki batean topatu nuen aterpea. Nafarroa mitifikatuarekin baino, egiazko Nafarroarekin egin nuen topo berehala. Igogailuan bikotearekin euskaraz jardutean, begiratzen gintuztela sumatzen nuen. Salbuespenak ere baziren, baina nekez entzun nezakeen euskaraz han. Inguruak begiratu egiten zion euskarari, eta zenbaitetan mesfidantzaz gainera. Agian ez zen guztiz horrela, [...]
Pena da Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohia moduko “aktibo politiko” garrantzitsua politikaren lehen lerrotik erretiratu izana (oraingoz behintzat). Donostiako Kursaalen atzo emandako hitzaldian, jeltzale eta euskal gizarteko sektore batentzat lider gisa agertu zen. Goizean EHUko Leioako Campusean bere doktore tesia aurkeztu ondoren, arratsaldean autogobernuan oinarritutako hitzaldia eman zuen Donostian, Gipuzkoako Diputazioak antolatutako ekitaldian. Gazteleraz jardun [...]
ARGIA-KO kazetari gehienok abuztuan egiten dugu opor, gure irakurleak ezagun duen moduan abuztuan ez baita aldizkaririk kaleratzen. ARGIA.com-ekoak geratzen dira lanean. “Deskonektatu eta indarrez itzuli”, luzatzen diogu elkarri. Hala behar du eta horretan saiatuko gara, baina uztailean egin dugun akziodunen batzarrak ez du aho-zapore onik utzi. Krisia ate joka da.
PRESOEN hiru abokatu eta beste zazpi lagun atxilotu zituen joan den apirilean Guardia Zibilak eta operazio hori gauzatzeko banatutako agiriaren berri izan da joan den astean. Aspaldi genekien hor kontatutakoa, baina hotzikara sortzen du hain zehaztua ikusteak. Harribitxi ugari du agiriak, baina muina esaldi honetan da: «Atxilotuak tratatzeko moduaren helburua hau izango da: adierazpenen bat [...]
Duela hamabost egun Euskaldunon Egunkariaren epaia ezagutu zenean, poza borborka barreiatu zen Euskal Herri osoan, eta Martin Ugalde Kultur parkean bereziki. Zalantza guztiekin espero bazen ere, azkenean iritsi beharrekoa heldu zen Madrildik. Bilboko Euskaldunako atzoko poza pausatuagoa zen, harlauza itzela gainetik kendu izan duenaren poz sakona, bigarren harlauzari bultza egiteko indarra hartzen duenaren alaia. Bigarrenaren [...]
Artikulu hau atzo eguerdian idatzi nuen arrapaladan, Egunkaria auziaren epaiaren berri izan bezain agudo. Kontua da “Maltzagatik” nire asteroko kronika astelehen eguerdian entregatzen dudala eta hor nengoela atzo goizean epaia noiz aterako zain. Laster erabaki nuen ezin nuela zain egon, epaia 12:00etan, 13:00etan edo 15:00etan atera zitekela, edo beranduago. Beraz, egin nuen nire ohiko kronika [...]
Ahozko auzia bukatutako egun berean plazaratu zuen agiria Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgellek. Zuzenbide estatuko instituzioen arteko delako begirune horri begira behar zen garaian agian, Guardia Zibilak eta epaile instruktoreak zapalduko herritarren giza eskubideekiko ardura eta kezka erakustearen aldetik berandu, makal eta ilun. Badirudi zerbait adierazi gura zuela Kultura Sailak eta aspalditik espero zen, baina [...]
(ARGIAko 2217. zenbakian argitaratua) EZ ULERTZEA “ni papa”, ardoa eta uraren dialektika, “apal” berezi horiek, itzulpen txar edo itzulpenik gabeko epaiketak, terrorismoaren apologia frogatzeko Jon Idigorasen aipamenak… Auzitegi Nazionaleko pasarteekin barre egin dugu askok azken asteetan, baina barrearen atzean amorrua multzo handitan pilatzen da. Auzitegi Nazionalean beti gertatu dira oso egoera larriak, baina ohitu gara. [...]
(ARGIAren 2112. zbkian argitaratua) Madrilen bakarrik ziren Egunkaria auziko auzipetuei elkartasuna ematera joandako euskaldun ugariak. Eta asko ziren, baina Madrilen txiki eta bakarrik. Ez dut katalan, madrildar eta bestelakoen urrezko elkartasuna gutxietsi gura, baina hala ere, Madrilen bakarrik. Bestelakoa da Euskal Herrian, elkartasuna eta sostengua itzelak dira bertan, eta berotasun hori Auzitegi Nazionaleko aulkira eramatea [...]
Baziren arrazoi sendoak pentsatzeko Egunkaria auzia ez zela ahozko epaiketara iritsiko, baina azkenean epaiketa egingo dela ebatzi du Javier Gomez Bermudez epailea buru duen Auzitegi Nazionaleko penal arloko lehenengo salak. Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Juan Mari Torrealdai, Txema Auzmendi eta Xabier Oleagak, beraz, ahozko epaiketari egin beharko diote aurre. Egunkaria itxi zela sei urte iragan [...]