“BIZI dugun krisi larritik ateratzear gaudenean, langileek honen aurrean erakutsitako aldartea, zentzua eta jarrera arduratsua” azpimarratu zuen Jose Luis Rodriguez Zapaterok joan den azaroan Iruñean, UGTren Metal, Eraikuntza eta Hurbilekoen 25. Kongresu Federalean. Bake sozialari eutsi izana ez zuela “inoiz ahaztuko” eta “bihotz bihotzez eskertuta” zegoela adierazi zien kongresukideei.
(ARGIAko 2232. zenbakian argitaratua) Zapaterok ba ote du beste alternatibarik nazioarteko finantza merkatuen presioaren aurrean? EBko estatu indartsuenen –eta funtsean Alemaniaren– presioen aurrean? Patxi Lopez eta diputatu nagusiek ba al dute alternatibarik? Ez, ez dute. Gerrikoa estutu behar da eta kito. Eta arazo nagusia ez da gerrikoa estutzearena, nola estutzen den baizik. Erabat desberdina baita [...]
Iruñeko manifestazioa balore handikoa da Nafarroako euskaldun eta euskaltzaleentzat. Euskaldunok minoria gara, are gehiago euskaraz bizi garenok, baina populazioaren zati oso handi baten laguntza eta sostengua dugu. Ez da nahiko, zalantzarik gabe, prozesu linguistikoen garapenak hizkuntzaren erabilerari lotutako beste erabateko sostengu eta bilakaera behar baitu. Ez da nahiko, baina bai ezinbestekoa, masa sozial handi hori [...]
Aurreko batean egin nizkion aipamen pare bat “El éxito fue la confianza” (Koldo Saratxaga, Jabi Salcedo) liburuari. Batean, irakurritakoa kontuan hartuta ARGIA nola ikusten nuen aipatzen nuen; bestean espezializazioa eta polibalentziaz jardun nuen, Jabi Salcedok ezagutzaren inguruan zituen tesiekin bat eginez. Eta orain enpresen jabegoaz aritzeko unea da. Beraiek funtsean zera diote: Harreman Estilo Berrian [...]
Atzo egun handia izan zen Europako burtsentzat eta igoera itzelarekin eskertu zuten krisian dauden euroguneko estatuei laguntza emateko Europako Batasunak plana adostu izana. Eta komunikabide gehientsuenek ere pozik egon behar zela iradokitzen zuten bakoitzak bere moldean.
(ARGIAko 2230. zenbakian argitaratua) Europako Batasunean zor publiko moduan dagoen euro bakoitzeko zor pribatua den beste euro bat ei dago (Paul de Grawe ekonomialaria, Soledad Gallegok joan den igandean aipatzen zuen El País-en). Kontua da Europako gobernuek sekulako dirutzak bideratu izan dituztela zor pribatu hori sostengatzera, bestela bankuak erabateko krisian sartuko zirelako eta honek ekonomia [...]
Ezagutzaren kudeaketa, horra kudeaketa modernoaren beste kontzeptu garrantzitsuetako bat, etengabeko hobekuntzaren aroan funtsezkoenetakoa, zalantza barik. El Éxito fue la confianza liburuan Jabi Salcedok garatzen du alor hau. Lan eta enpresa munduan eraginkortasuna eta arrakastaren paradigma espezializazioari lotzen zaionean, hara non eta liburu honetan polibalentzia zorrotz kontrajartzen zaio espezializazioari. Egile honen aburuz, espezializazioak arazo larriak sortzen [...]
Koldo Saratxaga eta Jabi Salcedoren liburua irakurri berri dut: “El éxito fue la confianza” (Helbide horretan doan deskarga daiteke). Bertan, etorkizun ilun samarra zuen Bizkaiko Kizun enpresarekin 2008an egindako lana kontatzen da. Enpresa familiar, tradizional, bertikal horietako bat gehiago zen, eta aldatu ezean etorkizuna beltz izango zuena. Berau zuten bi anaia jabeek Saratxagaren K2K emocionando [...]
(ARGIAren 2225. zenbakian argitaratua) Mayor orejak, akaso badu arrazoi punturik Zapatero eta ETAri buruz esan dituenetan. Ez konplizeak diren horretan, jakina, elkar ordezkatzen dutenaren aurka ari baitira aspaldi, bitarteko ia guztiak erabiliz. Baina ENAMek eta PSOEk eman beharreko urratsak elkar elika dezaketela, ez da zalantzarik. Ekonomi krisiak Zapatero nola higatu duen ikusita, PPk irentsi egin [...]
Bagara prozesuaz ARGIArako egindako erreportaian, Juanjo Ansoategi eta Txaro Iraeta elkarrizketatu nituen, Fagorreko lehendakaria eta Arizmendi ikastolako zuzendaria, hurrenez hurren. Ansoategiri egin nion azken galdera, baina leku faltan ez zitzaidan paperean sartu. Honakoa zen: Bagarako asmo ederrak hor daude, baina, batez ere Fagorren internazionalizazio prozesua aintzat hartuta, batek baino gehiagok pentsa dezake ea gizarte hau [...]