Ez dakit zenbat diru kobratuko duen Jose Ignacio Goirigolzarrik hartu berri duen Bankiako lehendakari karguan. Badakit, aldiz, 2009ko urrian ia 69 milioi euro eskuratu zuela BBVA utzi eta 55 urterekin aurrejubilatu zenean: urteko 3 milioi euroko bizitza osorako pentsioa adostu zuen bankuarekin, lanean ari zenean baino pixka bat gutxiago (orduan urteko 4,2 milioi euro). Erabakiaren [...]
Urtarrileko LARRUN gauzatzea neuri egokitu zitzaidan eta bizi dugun krisialdi ekonomiko sakona izan da jorratu dugun gaia, krisiak dituen sustraiak eta alternatibak. Nondik datorren jakin barik, nekez uler eta alda bailiteke ezer, eta ekonomian ere berdin.
Eusko Jaurlaritzako Carlos Agirre sailburuak behin baino gehiagotan egin ditu krisitik ateratzeko aurreikuspen onak, eta zuhurra ei da, baina 2010eko otsailean honako adierazpenak egin zituen elkarrizketa batean: “Euskadik jakin izan du Europatik datorren berpizte olatuarekin bat egiten eta, gainera, abiadura itzelean egin du hori, eta horrexegaitik naiz baikorra”. Gaudenean ikusita…
TXERNOBYLGO GUDUA dokumental handia ikusi berri dut Espainiako telebista publikoaren (La2) webgunean. Gazteleraz ikusi nahi duenak Interneten La Batalla de Chernobil bilatzea du; frantsesez, ordea, La bataille de Tchernobyl. Duela bizpahiru urte ez zen samurra irudikatzea “telebista kartara” nolakoa izango zen eta orain, apurka, Interneteko gero eta eskaintza zabalagoarekin eta gure hautu zehatzekin ia konturatu [...]
“EGUNGO PENTSIO SISTEMA publikoa ezin da mantendu, populazioaren zahartzearen ondorioz gero eta langile gutxiagok gero eta jubilatu gehiago mantendu beharko duelako. Eta beraz, pentsio funts pribatuez osatu behar da egungo pentsio sistema publikoa”.
POBREZIA ERLATIBOA (Wikipediaren arabera): “Garapen bidean dagoen gizarte batean, adibidez, bizitzeko ‘beharrezko’ produktuak janaria eta jantzi batzuk besterik ez dira; garatutako herrialdeetan, berriz, ‘beharrezko’ gauzen artean hilean behin ateratzea edo Gabonetako opariak daude. Bizitzeko behar denaren kontzeptua, eta ondorioz pobreziaren kontzeptu hau, erlatibo da, bizi garen gizartearen araberakoa”.
SUTAN da Frantzia, bukaera ez dago argi oraindik, baina altxatu dira herritarrak. Urteak dira ez dela halako erreboltarik bizi. Gizarteak ez du erretreta adina bi urtez atzeratzea nahi, baina Nicolas Sarkozyren gobernuak eta finantza kapitalismoak bai. Horra lehia: gizarte ereduaren norabidea dago jokoan. Historiak erakusten du produktibitateak aurrera egiten duen neurrian, pertsonak gero eta lan [...]
ESPAINIA Munduko Koparen txapeldun izateak ez lituzke abertzaleon neuronak txarrera berotu behar, burua hotz mantenduz gero behintzat. Ospa dezatela lasai garaipena, udazkenean izango dutela –dugula– porroterako astirik. Gogoratzen? Lan erreforma, krisia…
GREBA OROKORRA 2009ko maiatzean egindakoaren gisakoa izan den irudipena dut. Eskualde zehatz batzuk kenduta ez da greba orokorrik izan, are gutxiago Hego Euskal Herri mailan. Baina hori, orduan moduan, orain ere jakina zen. Espainiako gobernuak bultzatutako lan erreformaren aurka egitea zen helburu zehatza eta krisiaren aurrean interes publikoa eta sektore ahulenen defentsan jarraitzea helburu orokorragoa.
BIZI NAIZEN etxeko hipoteka-mailegua eskuratu genuenean, orain hamairu urte, haren jabetza eskriturak zioen etxeak 20 milioi pezeta (120.000 euro) balio zuela. Ezin genuen hori baino diru gehiago eskatu etxea erosteko maileguan. Kontua garbia zen. Bankuak gure hipoteka saldu nahi izan bazuen, paketetxoa batzen zuen paperean argi geratuko zen hipoteka-mailegu hori 20 milioi pezeta balio duen [...]