Gernika eta Foronda ez ziren hain urruti

ELUR PILOTAK handitzen jarraitzen du eta bake prozesu berri hau ere itxura hartzen ari da apurka, hori bai bakoitza bere rolean murgilduta, baina hurbilpen urratsak emanez. Salbu eta PSOEren eta PPren kasuan, jakina. Baina bloke honetan ere, lehenago edo geroago, sortuko dira pitzadurak. Honek guztiak duen itxurarekin, oso gaitza da Jose Luis Rodriguez Zapateroren zapadoreak [...]

Tortura Radio Euskadiko Ganbara-n

Atzo Radio Euskadiko Ganbara irratsaioko zati bat entzun nuen, tertuliaren zati bat, zehatz esanda. Hiru emakumezkoetatik bat iaztik ezagutzen nuen, El Correo-ko kazetari Olatz Barriuso, beste biak ez, Natalia eta Rosa. Iñaki Iriondo zen laugarrena, Gara-ko kazetaria eta Ganbara-n urte luzez ari dena. ETAren azken agiriaz eta honi emandako erantzunaz ari ziren tertuliakideak. Gauza asko [...]

“Eta hala ere, mugitzen da”

KATUA ETA SAGUAREN jolasaren antza hartzen ari da ETAren komunikatu eta ezker abertzalearen berehalako balorazioena. Eta abestian ez bezala, oraingoan bada su-etenik: “baldintzarik gabekoa, iraunkorra eta atzeraezina”. Irailaren 5ean, ezker abertzalea agudo arduratu zen ETAren komunikatua bere testuinguruan jartzen eta orain ere berdintsu.

Su-etena: Iparraldekoen begirada Euskal Irratietan

Atzo su-etenari buruzko mahai-inguru batean parte hartu nuen Gure Irratiak Uztaritzen (Lapurdi) duen egoitzan. Jojo Bidarten gidaritzapean, Battitta Larzabal, Mixel Bidegain eta hirurok ordu betez jardun genuen ETAren iragarpenak ekarri duen egoeraz eta aurrera begira zabal daitezkeen aukera berriez.

Estatuaren logika: garaipen erabatekoa

ESPAINIAKO GOBERNUAK ez ikusiarena egin dio ETAren iragarpenari, publikoki bederen. Eta bai, indar harremanak daudenean egonda, ez da ulergaitza jarrera hori, irabazlearena egitearena alegia. Baina gatazketan aritutako edozeinek daki horrek ez duela zauria ondo itxiko, inteligenteagoa dela gatazkaren ondorio humanoak konpondu, ondoren lehia politiko normalizatuari ateak irekiz.

Testuinguruaren indarra: bi agiri elkarri begira

Ez da Agiria izan, baina agiri ona da. Agiria bere testuinguruan, hori da bere indargunea orain. ETAk beste su-eten baten berri eman du terminologia bitxi baten bidez, eta ezker abertzaleak kokatu egin du: Zutik Euskal Herria-k finkatutako testuinguruan dago, Bruselako Adierazpena betetze bidean doa, eta prozesu hau atzeraezina da.

Donostiako hotelekoen protagonismoa

Hau ez da Agiria, baina agiri ona da. Hori da gutxi gora-behera ETAk gaur emandako berriari  egin zaion balorazio orokorra. Espero zen zerbait eta etorri da. Aspaldi esaten zen ETA iragarri gabeko su-eten batean zegoela, eta gaur hala zela iragarri du. Bai, badakit  zehazki  “eraso ekintza armaturik ez burutzeko erabakia” esan duela eta horrek izango [...]