ETA-REN su-etenaren zain dago ezker abertzalea, zain euskal klase politikoa, zain euskal gizartearen gehiengoa. Isilpeko su-etenetik aitortutako su-etenerako jauzia litzateke, denak adierazten baitu ETAk atentaturik egiten ez badu, hori bakarrik uler litekeela ezker abertzaleak daraman prozesuaren baitan.
(ARGIAko 2232. zenbakian argitaratua) Zapaterok ba ote du beste alternatibarik nazioarteko finantza merkatuen presioaren aurrean? EBko estatu indartsuenen –eta funtsean Alemaniaren– presioen aurrean? Patxi Lopez eta diputatu nagusiek ba al dute alternatibarik? Ez, ez dute. Gerrikoa estutu behar da eta kito. Eta arazo nagusia ez da gerrikoa estutzearena, nola estutzen den baizik. Erabat desberdina baita [...]
Iruñeko manifestazioa balore handikoa da Nafarroako euskaldun eta euskaltzaleentzat. Euskaldunok minoria gara, are gehiago euskaraz bizi garenok, baina populazioaren zati oso handi baten laguntza eta sostengua dugu. Ez da nahiko, zalantzarik gabe, prozesu linguistikoen garapenak hizkuntzaren erabilerari lotutako beste erabateko sostengu eta bilakaera behar baitu. Ez da nahiko, baina bai ezinbestekoa, masa sozial handi hori [...]
Aurreko batean egin nizkion aipamen pare bat “El éxito fue la confianza” (Koldo Saratxaga, Jabi Salcedo) liburuari. Batean, irakurritakoa kontuan hartuta ARGIA nola ikusten nuen aipatzen nuen; bestean espezializazioa eta polibalentziaz jardun nuen, Jabi Salcedok ezagutzaren inguruan zituen tesiekin bat eginez. Eta orain enpresen jabegoaz aritzeko unea da. Beraiek funtsean zera diote: Harreman Estilo Berrian [...]
Atzo egun handia izan zen Europako burtsentzat eta igoera itzelarekin eskertu zuten krisian dauden euroguneko estatuei laguntza emateko Europako Batasunak plana adostu izana. Eta komunikabide gehientsuenek ere pozik egon behar zela iradokitzen zuten bakoitzak bere moldean.
(ARGIAko 2230. zenbakian argitaratua) Europako Batasunean zor publiko moduan dagoen euro bakoitzeko zor pribatua den beste euro bat ei dago (Paul de Grawe ekonomialaria, Soledad Gallegok joan den igandean aipatzen zuen El País-en). Kontua da Europako gobernuek sekulako dirutzak bideratu izan dituztela zor pribatu hori sostengatzera, bestela bankuak erabateko krisian sartuko zirelako eta honek ekonomia [...]
(ARGIAko 2229. zenbakian argitaratua) Urtebete bete da PSE PPren eskutik Eusko Jaurlaritzara heldu zela eta bada zer azterturik, baina lehenik eta behin komeni da gogoratzea nola heldu zen, zerk ahalbidetu zuen gehiengo berria. Eta hori Alderdien Legea izan zen, ezker abertzale historikoa hauteskundeetatik kanpo uzteak ekarri zuen PSEk PPk eta UPyD-k Eusko Legebiltzarrean gehiengoa eratzea [...]