Zer eremutan jardungo dute Bagarakoek?

Sarrera hau xabier-letona-(e)k idatzi du / Martxoa 9, 2010
Atala: Ekonomia,Gizartea,Kulturgintza,Uncategorized

Bagara elkartekoek –denborarekin fundazio moduan eratuko dira– hasierako fase honetan kooperatibak eta hezkuntza arloa bereziki landuko dituzte. Baina horiekin batera, badira gizartean lehentasunez sustatu nahi dituzten hainbat arlo. ARGIAko erreportaian sartu nahi nituen infograma batean, baina leku barik geratu nintzen. Blogera ekarri ditut pentsatuz sarri gauza zehatzez jarduteak teoria ugarik baino pista gehiago ematen dutela. Gizarte esparruak dira eta bakoitzerako aurreikusita dituzten egitasmo potentzialak. Esparruetako lan taldeak osatuta dituzte eta orain bakoitzaren diagnostiko bat egiten ari dira, aurrera begirako zein urratsei ekin erabakitzeko.

Erretiro aktiboaren esparrua

  • “Orain irakasten” programa
  • Eskualdeko jardunbideen bulegoa

Etxebizitzaren esparrua

  • Etxebizitza alternatiboen proiektu pilotua

Inmigrazioaren esparrua

  • Emakume etorkinen kooperatiba
  • “Ongi etorkin” euskalduntzeko programa

Landa Garapenaren esparrua

  • “Baserri eskola”
  • Produktu ekologikoen banaketa sarea

Kontsumoaren humanizazioaren esparrua

  • Bigarren eskuko produktuen denda
  • Bidezko merkataritza sarea

Dependentzia kooperatibizatzearen esparrua

  • Dependentziaren gestio kooperatiboa

Kultur sorkuntzaren esparrua

  • Arte eskola

Ostatu esparrua

  • Kooperatibagintzaz ostatu tematikoa

Gazteen heziketa esparrua

  • Gazte-heziketarako eskualde erakundea

Nazioarteko elkartasun esparrua

  • Eskualdeko GKE sarea

Indar bizien harreman esparrua

  • Eskualdeko eragileen koordinazio sistema

Hizkuntza komunitatearen esparrua

  • Kafe Antzokia
  • Eskualdeko hizkuntza eragileen klusterra

Irakurleen erantzunak

Letona, Bagara edo Batera duk? Aldizkarian diok Bagara dela. Orain Batera dela.

#1 
Miel-(e)k idatzi du Martxoa 9th, 2010 @ 1:27 pm

Bagara duk bai, eta zuzendu diat. Burua batzuetan… Eskerrik asko.

#2 
xabier-letona-(e)k idatzi du Martxoa 9th, 2010 @ 5:17 pm

Eskerrik asko!

#3 
Miel-(e)k idatzi du Martxoa 11th, 2010 @ 10:38 am

Erantzun bat idatzi

beharrezkoa
beharrezkoa, ez da publikatuko
aukerazkoa
*