(ARGIAren 2225. zenbakian argitaratua) Mayor orejak, akaso badu arrazoi punturik Zapatero eta ETAri buruz esan dituenetan. Ez konplizeak diren horretan, jakina, elkar ordezkatzen dutenaren aurka ari baitira aspaldi, bitarteko ia guztiak erabiliz. Baina ENAMek eta PSOEk eman beharreko urratsak elkar elika dezaketela, ez da zalantzarik. Ekonomi krisiak Zapatero nola higatu duen ikusita, PPk irentsi egin [...]
(ARGIAko 2224. zenbakian argitaratua) Lizarra-Garaziko prozesuan behar besteko pazientziarik ez izatea leporatu zitzaion ezker abertzaleari, besteak beste. Berdin Loiolako prozesuan. Eta akusazio horietan ez da arrazoirik falta. Bi bake prozesuen izaera desberdina izan zen eta, beraz, azterketa desberdina merezi dute, baina argi dagoena zera da, herri honetako historian ETAren orria pasatzea asko kostako dela. Edozein [...]
(ARGIAko 2223. zenbakian argitaratua) Jon Anzaren desagerpena salatu zen lehen egunetan, gertaera gerra zikinari egotzi zitzaion euskal gizarteko esparru zabaletan. Historiaren itzalak ematen zuen halakorik irudikatzeko. Bere agerpenaren albisteak eta kasuaz emandako azalpenak, bertsio ofizialen putzu sakon eta ilunera garamatza. Gertaerak eta zalantzak argitzera baino, gerra zikinaren itzala indartzera datorrela dirudi. Bai, arrazoia eta egiaren [...]
Bagara prozesuaz ARGIArako egindako erreportaian, Juanjo Ansoategi eta Txaro Iraeta elkarrizketatu nituen, Fagorreko lehendakaria eta Arizmendi ikastolako zuzendaria, hurrenez hurren. Ansoategiri egin nion azken galdera, baina leku faltan ez zitzaidan paperean sartu. Honakoa zen: Bagarako asmo ederrak hor daude, baina, batez ere Fagorren internazionalizazio prozesua aintzat hartuta, batek baino gehiagok pentsa dezake ea gizarte hau [...]
Bagara elkartekoek –denborarekin fundazio moduan eratuko dira– hasierako fase honetan kooperatibak eta hezkuntza arloa bereziki landuko dituzte. Baina horiekin batera, badira gizartean lehentasunez sustatu nahi dituzten hainbat arlo. ARGIAko erreportaian sartu nahi nituen infograma batean, baina leku barik geratu nintzen. Blogera ekarri ditut pentsatuz sarri gauza zehatzez jarduteak teoria ugarik baino pista gehiago ematen dutela. [...]
ARGIAren martxoaren 7ko zenbakian Debagoieneko Bagara proiektuaz jardun genuen eta bertan elkarte honek kooperatibismoaren baloreetatik herrigintzan aritzeko dituen asmoak azaldu genituen. Datozen egunotan, erreportai hartan sartu ez nituen zenbait ezpal jorratuko ditut blogean.
(ARGIAko 2222 zenbakian argitaratua) Martxoaren 15EAN bukatuko da Aralarrek NaBai-ko beste alderdiei emandako epea. Egun horretarako EAk, EAJk eta Batzarrek erantzun beharko diote Aralarri honek koalizioaren egitasmoei buruz egindako proposamenari buruz. Gainerako alderdiek protagonismoa leporatu diote Aralarri, bereziki EAk. Aralarrek, ostera, NaBai-ren programa politikoa orain arte baliagarria izan dela, baina aurrerantzean zehaztu egin behar dela [...]
(ARGIAko 2221. zenbakian argitaratua) Usurbilgo herritarek bultzada ederra eman diote zaborren birziklapenari joan den asteburuko erreferendumean atez ateko bilketa sistemari emandako baietzarekin. 4.915 herritarreko erroldaren %70,23ko partehartzearekin, %55,82 atez atekoaren alde agertu zen, eta %42,64 zabor organikoa biltzeko bosgarren edukiontziaren alde.