(ARGIAko 2204. zbkian argiratua) Ibarretxe Plana deiturikoa bideratzen ari zenean PSE-EEk behin eta berriz errepikatu zuen hura ez zela bidea, Gernikako Estatutuaren erreforma beste kontsentsu maila batez egin behar zela; batez ere, Estatutua bera eta Espainiako Konstituzioa kontuan hartuta. Madrilgo oniritzia behar zuela alegia, bestela ezingo zuelako Gorteetako langa gainditu eta hori ezinbestekoa delako. Hau [...]
(ARGIAko 2203. zbkian argitaratua) ARNALDO OTEGIK udazkenean polo soberanistarekiko mugimenduak izango zirela iragarri zuenean, ulertu zen oro har zertaz ari zen. Gatazka bortitza gatazka politikoa bihurtu behar zen, soberanisten asmoak estrategia politiko bateratu berri batean finkatu behar ziren. Baina nahasmena ere sortu zuen, besteak beste hori EAJ eta Aralar barik egin beharko zela ere iradoki [...]
Norabide orokor batzuk ikusten dira ezker abertzalearen baitan, baina zenbaitzuren ahaleginak non bukatuko duten ikusteko dago. Besteak beste espetxetik gaitza izan behar duelako kanpoko ezer behar adinako zentzu eta indarrez zuzentzea. Eta pentsatzekoa da Madrilen badela interesik ezker abertzalean egon daitezkeen mugimenduetan eragiteko, bai oztopatzeko edo gutxien gutxienez baldintzatzeko. Ezker abertzaleko bederatzi atxiloketa hauek horretara [...]