Baziren arrazoi sendoak pentsatzeko Egunkaria auzia ez zela ahozko epaiketara iritsiko, baina azkenean epaiketa egingo dela ebatzi du Javier Gomez Bermudez epailea buru duen Auzitegi Nazionaleko penal arloko lehenengo salak. Martxelo Otamendi, Iñaki Uria, Juan Mari Torrealdai, Txema Auzmendi eta Xabier Oleagak, beraz, ahozko epaiketari egin beharko diote aurre. Egunkaria itxi zela sei urte iragan [...]
(ARGIAko 2195. zkian argitaratua) EAJ-K SOBERANISMOARI ez diola uko egin baietsi zuen EBBko lehendakari Iñigo Urkulluk alderdiaren 114. urteurrenean Bilbon. “Baina norbaitek pentsatzen badu baietz, pentsa dezala geldiune hori teknikoa dela”, gaineratu zuen. Abertzaletasunaren egungo egoera jorratzen duen LARRUNeko 113. zenbakian, Xabier Arzalluzek honakoa zioen: “EAJko Batzar Nazionalari galdera hau egingo nioke: independentistak zarete, bai [...]
Kazetaritza kontuak urtebetez ahaztu eta hogei ta hamar urte neuzkala aritu nintzen frantses apur bat ikasten Pau-en. Hiri ederra zalantza barik, neguan mundiala, Pirinioak hor eskura… Halakoetan ohikoa den moduan, frantseseko klasean hainbat herrialdetako jendea biltzen zen. Sarah eta Erika, esate batera, 20 urteko neska suediar mundialak; primeran moldatzen nintzen haiekin. Ikasle izateko diru maila [...]
(ARGIAko 2194. zkian argitaratua) Krisi ekonomikotik ateratzen ari omen gara apurka, hala entzuten da gero eta gehiago zenbait aditu eta agintariren ahotan. Finantza mundua zaintza intentsiboko unitatetik ateratzen ari ei da eta hondoratzea mundu horrek eragin bazuen, berpiztea ere hortik etorriko da.
(ARGIAko 2193. zkian argitaratua) Jose Maria Sagardui “Gatza” libre izango da datorren urtean Espainiako espetxean 30 urte egin ondoren. Atxilotua eta espetxeratua izan zen 1980ko sasoi hartako agintariek ozen esan zuten: “Terroristek beren krimenak ordaindu beharko dituzte”. Eta gogotik ordaintzen ari da preso zornotzarra, bai horixe. Gaur egun ere gisakoak entzuten dira atxilotu andana gertatzen [...]
(ARGIAko 2192. zkian argitaratua) Estrasburgoko auziak ezker abertzaleko sektore askoren esperantzak latz zapuztu ditu. Edozer aurreikusten zen, baina esperantzak ere handiak ziren… Alderdien Legearen aurkako jarrera agertu dutenentzat, Batasunaren legez kanporatzeak erabat urratzen ditu joko politikorako arauak; hala adierazi da behin eta berriz berau indarrean jarri zenetik. Alde horretatik ezinezkoa da irenstea Estrasburgoko Auzitegiak emandako [...]
Ekainaren 29an –joan den astelehena– bi paragrafo hauen azpiko artikulua idaztean, zenbait iturritatik aipatu zen albistea sinetsi nuen, alegia 2011n itxiko zela Garoña. Nagusiki, gauza bategatik iruditu zitzaidan sinesgarria, 2012an Espainiako hauteskunde orokorrak izango direlako eta itxiera urtebete lehenagorako iragarriz gero, PPk ezingo zuen zentrala berrabiarazi hauteskunde orokorrak irabaziz gero. Gainera agintariek sarri hartzen dituzten [...]
Estrasburgoko Auzitegiaren epaia HB eta Batasunaren aldekoa izan balitz, garaipen handiaz hitz egingo litzateke Alderdien Legearen aurka daudenen artean; eta ez dakit norainokoa, baina bazen aldeko izatearen esperantza. Beraz, kontrakoa denean ezker abertzalearen aurkako kolpe latza dela ondorioztatu behar da. Duela ia urte eta erdi Europako auzitegi honek helegitea onartu zuenean, alderdien legearen aurka agertutako [...]